Galderak

Boterea galdu zutenean, 1936an, 3.000-4.000 lagun garbitu zituzten bide bazterretan, gerra-frontea urruti zegoen arren. 1978an, ezarri nahi zuten erregimena kili-kolo zitekeela uste izan zutenean, German Rodriguez hil eta Sanferminak leherrarazi zituzten. Zer egiteko prest egongo dira, 2014an edo 2015ean, erregimena hondora joan daitekeela susmatzen badute?

Zer zentzu demokratiko daukate bide bazterreko garbiketa masibo hori eragin zutenen ondorengo politikariek, 78 urteotan, eta gaur egun ere, epaiz kanpoko fusilamendu horiek kondenatzen ez dituztenek? Gai dira joko demokratiko, esan dezagun, estandar baterako?

Nafarroa ez zen izan behar nafarrek nahi zutena, urte luzeetan entzun dugun mantra ezagunaren arabera? Orduan, zergatik ebatsi zaizkigu erabakiak oro, Foru Hobekuntzaren bozketatik hasita? Estatu arrazoia arrazoi demokratikoaren gainetik dago? Hala gertatzen denean erregimen batean, zer izen dauka, nola deitzen zaio? Tutoretza behar dugun susmagarriak, eroak, adingabeak... gara?

Roldan eta Urralbururekin ustelkeriaren marka guztiak apurtu zituen eta ordutik erregeneraziorik ezagutu ez duen PSNk, erregimenak bahituta egoteari uzten ahal dio?

Zergatik auzipetu ditu CAMeko zuzendaritzakoak Auzitegi Gorenak, eta delitu-zantzu berdin-berdinak edukita, bakean utzi CANekoak?

Zer nolako elkarbizitza sor liteke herrialdeko bigarren indarra, oposizioko lehena, napartheidera kondenatzen duen praktika politikotik? Estigmatizazioa eta bazterkeria sistematikoa eta kultura autoktonoa kolonialismoaren moldeez hankapetzea izan daitezke elkarbizitzaren oinarriak?

Zergatik errepikatu behar du Ayerdik Bilduk balizko zentsura mozio baten alde bozkatzea eta Bildurekin hitzarmen bat egitea ez dela gauza bera? Zergatik, berak ere badaki mundu guztiak badakiela hori? Zergatik gerta daiteke Pernandoren egia bat argumentu politikoaren mailara igo behar izatea?

Legezko partidu guztiak dira legezkoak, edo batzuk besteak baino legezkoagoak dira? Batzuk besteak baino legezkoagoak badira, hartuko dituzte anomalia hori konpontzeko neurriak? Nork hartuko ditu? Eta zer neurri izango da? Ilegalizazioa?

Errotarri lako ostia gehiegi irentsarazi dizkigute, oso aspalditik, “normalidade demokratikoa” horixe delakoan, eta salbuespena beharko lukeena ohiko bihurtu da. Horregatik, benetan, demokrazia, edo demokrazia-itxura bat, bederen, posible al da Nafarroan dagoeneko?

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2014ko martxoaren 16a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Eguneraketa berriak daude