argia.eus
INPRIMATU
Athleticen inguruko ipuinak sakelakoan

Onintza Irureta Azkune @oirureta 2014ko martxoaren 14a

Lehoiak ametsetan: Bixentaren abentura zurigorriak izeneko ipuin bilduma aurkeztu dute Athletic Club Fundazioak eta Euskaltzaleen Topaguneak. Mr. Pentland, Iribar, Zarra eta emakumezko taldeko jokalariak dira zazpi ipuinetako protagonistak. Ipuinak sakelakoetarako eta tabletetarako prestatu dituzte, Kirmen Uriberen hitzekin eta Asisko Urmenetaren marrazkiekin. Helburua gurasoen eta haurren artean euskararekiko motibazioa handitzea da.