Hazkuntzaren ipuina

Zazpi urte badira ustezko krisi madarikatua hasi zenetik. Ordutik hona hainbat aldaketa egon da, gure ongizatetxo estatua izorratzeko, gehienbat. Lehen ere ez geneukan sekulako “txollorik”, norbaitek hori pentsa dezagun nahi izan duen arren. Zegokiguna baino maila handiagoan bizi ginela esan digute, zegokiena baino maila handiagoan bizi direnak, gaur egun ere. Denetarik egin digute etekinak ateratzen jarraitzeko.

Eta orain, desegindakoa atzean utzi, eta hasi dira, berriro ere, produktu berriak edo berrituak asmatzen, merkatu eremu berriak irekitzen, gu kontsumorantz bideratzeko. Eta hasi zaizkigu, oraingoan ere, hazkuntzaren ipuinarekin.

Ilustrazioaren optimismo arrazionala, askatasun ekonomikoaren kontua, utopia teknologikoa, bi mende geroago eta bitartean ezer gertatu izan ez balitz bezala. Iragan hurbileko amnesia osoaz (etorkizunera begiratu behar omen da), lotsagabe, esaten digute hazkuntza dela bide bakarra, aurrerakuntza eta zoriona lortzeko.

Hazkuntzaren logikan harrapatuta, kapitalismoan kateaturik nahi gaituzte: inbertsioak hazi, produkzioa hazi, kontsumoa hazi eta, orduan, lana haziko dela ziurtatzen digute, eta sindikatuen laguntzaz (hau da hau), denok, gizon eta emakume, gazte eta nagusi, soldatapeko lanaren eske gabiltza: lana nahi dugu, lan gehiago nahi dugu, denok lanean egotea nahi dugu.

Eta nik diot, zertarako hainbeste lan egin? Dirudunen etekinak gehitzeko? Behar ez diren tresnak produzitzeko? Propietateak (etxetxo bat, edo kotxe bat, bidaia bat) erosteko, hipotekan endredaturik bizitza guztirako? Natura eta ingurunea agortzen jarraitzeko?

Niretzat, hazkuntzaren ideia hau erokeria da, izan iraunkorra, izan jasangarria. Hazkuntza oro jasangaitza da jendartearentzat, beti “plof” egiteko arriskuan jartzen gaitu, eta gutxi batzuen mesederako balio du. Hainbeste hazi beharrean, zergatik ez antolatu hazkuntzarik gabeko eremuak?

Kontsumoa orekatu, eta dagoenean mantendu. Produkzioa gutxitu, eta, horrekin lana jaitsi. Oinarrizko soldatarekin jendartea babestu, ingurugiroa zaindu, eta zerbait haztekotan, gehiengoaren ongizatea hazi.

Hau egingo bagenu, lan asko egin beharko genuke, baina soldatarik gabekoa. Bestela, azkenean, berriro ere, soldatapeko lanaren esklabo izango gara, eta merkatuaren gurpil eroak irentsiko gaitu. Hurrengo krisira arte. Ez, ala?

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2014ko martxoaren 09a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Eguneraketa berriak daude