argia.eus
INPRIMATU
Ezpaletik

2014ko martxoaren 05

Asko gustatu zait Orioko errio aldameneko lorategietan zuhaixken azpiak txukun, belarrik gabe mantentzeko jarri duten materiala. Txiki-txiki egindako ezpalak dira. Babes handia ematen dio horrek landareari. Garbi eusten dio landare multzoak, bestela maiz-maiz jorratu egin beharko litzateke azpia. Bestetik, egur hondakina pixkanaka usteldu egingo da eta horrek lurra ongarrituko du. Arazotxo bat besterik ez diot antzematen: deskuiduan hezetasun handiko sasoiak etorriko balira, landarearen ipurdiaren kontraraino dagoenez, gaitzak sartu eta usteltzeko arriskua.

Dena dela, asko gustatu zait, bai.