Erle batetik dator mundua

Lore festa hemen da, furfurian. Neguaren hasieran loratu ezinik ibili zirenak, denak batera zabaldu dira otsail argian, eta behin abiatuta, martxoan ez da etengo, eguraldi on bidez. Irekiko diren loreek haizea edo intsektuak beharko dituzte, ernaldu eta fruituranzko bideari ekiteko. Ikusgarriak, nabarmenak, landarearen kanpoko aldean, erraz antzemateko moduan dauden loreak intsektuei deika ari dira. Haizea behar duten loreak, berriz, ia ikusi ere ez dira egiten. Nork ezagutzen du haritzaren lorea? Edo intxaurrondoarena? Eta badute, noski badutela lorea; bestela, ez genuke ez ezkurrik ez intxaurrik izango.

Den-denaren hasiera lore bat da. Jakina, bada lorerik gabeko mundurik. Baina guk bizi dugun mundu hau ez litzateke lorerik gabe. Gure egunerokoa gauzatzen duen guztia lore batetik dator; izan ere, zer ez dator landare batetik? Arnasten dugun oxigenoa, edaten dugun ura, petrolioa, jakiak, edariak, arropak, plastikoak, zura, burdina egiten duen sua...

Lorearen aieka estetiko soila dugu gogoan, gehienetan. Fruituaren eta haziaren ataria izatea da, ordea, lorearen arrazoi nagusia. Fruituek zabaltzen lagunduko dituzten hazi horietatik sortuko dira geroko landare ia denak.

Nekazaritza industrialean, hazitik sortzen ez diren landareak ugaritzen ari dira. Nola sortzen da, bada, landarea hazitik ez bada? Aldaxkatik edo txertotik. Aldaxka landare baten zati bat da, eta lurrean sartu eta itsastean, horra, landare berria. Txertoa, berriz, landare zatia beste landare baten gainean jartzea da. Bietan, sortuko ditugun landareak zatia kendu genion landare amaren klonak izango dira, amaren berdin-berdinak, kopiak.

Hazitik sortutakoak beti izango du desberdintasunen bat, eta naturak hori nahi du, desberdinak. Etorkizuneko balizko edozein baldintzatan, aurrera egiteko gai izango den baten bat izan dadin. Eskerrak haizeari eta erleei. Euskaldunon kulturak izugarri zor dio sagardoari. Eta loratutako sagastirik gabe sagardorik ez. Eta, erlerik gabe, sagarrik ez. Duela lau-bost mende Euskal Herriko isuri atlantikoko lur sail izugarriak sagasti ziren. Milioika sagardo litro behar ziren. Horrela uler daiteke erlea etxean babestea. Etxeko teilatupean izatea, eta etxekotzat jotzea, sendikoa. Erlerik gabe, ez lukete zer edan. Lorea, erlea, gu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Landareak
2024-03-25 | ARGIA
Baserrien zurezko egiturak berritzen ikasteko programa martxan jarri dute mugaz bi aldeetako erakundeek

"Baserriberri" du izena programak eta langabezian diren Euskal Herri osoko 12 ikasleri zurgintza formazioa emango die, erortzear diren baserriak berritzen ikas dezaten.


2024-03-25 | Jakoba Errekondo
Ginkgoaren irrimurrika eta barre ttikia

Burua dardaratu eta ikaratu zigun ginkgoak (Ginkgo biloba). Lizar-makila denboran ginkgoa aspaldi galdutako zuhaitz espezietzat jotzen zen. Bere hostoen fosilak ezagutzen ziren, beste arrastorik ez.


2024-03-25 | Garazi Zabaleta
Hazien liburutegia
Liburuak eta haziak, aberastasun publiko

Urteak dira Nafarroan eta beste zenbait tokitan hazien liburutegi proiektuak martxan dituztela. Hazien liburutegiak, liburuen liburutegietan. Euskal Herriko Hazien Sareak antolatutako hitzaldi batean izan zuen egitasmo horien berri Ane Leturia Delfrade Antzuolako liburuzainak,... [+]


2024-03-25 | Iñaki Sanz-Azkue
Ospea ez da beti ona

Euskal Herriko muskerren artean ez da handiena, baina ziur asko, bai ezagunena. Musker berdeak, izenak dioen moduan, gorputz berdea du oso, eta ugal garaian, buru eta lepo aldea urdinduak izan ohi ditu. Gainontzean, puntu beltz txikiz osaturik izaten du gorputza, baina bere... [+]


Hazien lezioak, lan produktibo eta erreproduktiboak bereizteaz

Haziekin hamaika metafora eta hitz joko egin dira. "Zerbaiten hazia izan", "proiektu baten hazia erein", "etorkizunerako haziak"... esamoldeak ezagun zaizkigu. Zerbait berezia dute haziek.


Eguneraketa berriak daude