Eta zer diot neronek?


2014ko martxoaren 02an

Egiaztatzaileak heldu ziren eta akta bat azaldu, baita komunikatu bat irakurri ere, eta bideoa erakutsi zuten. Ondoren, ia guztiekin bildu ziren eta are gehiago izango zela iragarri zuten.

Politikariei entzutera, ezer ez da  inozentea. Kazetariei entzunez gero, ezer ez da garrantzirik gabekoa. Poliziei entzuten badiegu, ezer ez da segurua. Eta zer diot neronek? Bada, Goetheren Fausto lehenbizikoak dioen legez: “Bi arima bizirik dira, ai, ene golkoan”.

Desarmeaz ari baziren, ados egongo gara puntu hauetan: suzko lau arma, bi granada eta hainbat kilo lehergailu “erabilpenetik kanpo” utzi dituztela ziurtatzea, eta ez baliogabe, botila bat kortxo-gabetzearen parekoa dela, areago, edalontziak ez eskaintzea eta zanga-zanga ezin edatea bezalakoa dela.

Frantziarrek esaera hauxe dute: “Nahiz eta zure izebak gurpilak izan, ez da inoiz autobusa izango”. Neroni ez naiz ausartzen izeba gurpildun horri desarmea deitzen, eta horregatik kritikoa naiz, inoiz ez baitago bigarren aukera bat inpresio ona eman ahal izateko. ETAk, bere egozentrismoa dela-eta, eta egiaztatzaileek, gutxieneko agerraldi honi abala eman izanagatik, lehen inpresio ona galarazi dute. Ez naiz pulpitura igoko denon izenean berba egiteko, baina irudipena daukat ETAren amiltze gozoak Euskadiko jendartean ezaxola adeitsu gero eta handiagoa sorrarazten duela. Espainian, aldiz, gero eta zalantza txikiagoa: “Baina horrek oraindik irauten al du?”.  Kaosa izan zitekeena aharrausia izaten ari da, eta bitxikeria badirudi ere, antzinako greziarrentzat berba horrek gauza bera adierazten zuen. 

Eta, hala ere, bide onean gaude. ETAk bere burua engainatu arren, amets amaigabeekin, “gatazka armatua” ez zela botere inpertsonal gaiztoa onartzen ez duen arren, hots, bere militanteen ekintzen prozesu jarraikorra izan dela, delitua ohitura bilakatzeraino helduz, nahiz eta jarraitzen duen onartu gabe teoria oro bukatzen dela gizakien sen erreprimituak hasten diren unean, zorionekoak gu, azkenik amaieraren aurrean gaudelako.

Gure herrian ohikoa da, nekrofiliakoa nolabait esanda, hileta elizkizunaren ostean, lagunak, auzokideak, baita begiluzeak ere lekutik ez joatea, ezta senitartekoen ingurutik aldentzea ere, bizidunen artean gertakariari izaera sozial afektiboa eman nahi baitiogu, adeitsua eta kuxkuxeroa. Eta ez da falta hildakoa benetan hilda dagoela baieztatuko duena ere.

Eliz atarian txutxu-mutxu luzeak erabiliz hildakoari buruzko zerbait esaten dutenen traza hartzen diot ETAren amaierari, beren bizitzari buruz luze jarduten dute ordea, defuntuaren gorpua –lurra emateko– kilometro batzuk harago daramaten bitartean hitz eta pitz jarraitzen dutenek.

Ordea, behin ETA desagertuta, bizitzeko geratzen zaiguna ez da harmonia soziala, ostera, ahalegin eskerga egin beharko dugu lehenik bizikidetza lortzeko eta adiskidetasuna ondoren. Funtsean eta finean, gizaki guztiok anaia-arreba izatera iristearen ideia ederra seme-alaba bakarra izatearen ametsa baino ez da. Diot.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ETAren desarmatzea
'Bakegileak' errugabetzeko eskatu dute hainbat eragile eta sindikatuk

Txetx Etxeberrik eta Beatrice Mollek ETAren armagabetzearen auzian egindako lana epaituko dute Parisen, apirilaren 2an eta 3an. Mobilizazioak deitu dituzte Euskal Herriko zapi hiriburuetan apirilaren 3rako.


Luhusoko auziperatuen errugabetzea eskatzeko kanpaina aurkeztu dute

Apirilaren 2an eta 3an iraganen da Beatrice Molle-Haran eta Txetx Jean-Noël Etcheverryren aurkako auzia Parisen, 2016ko abenduaren 16an Luhuson buruturiko ETAren armagabetze zibilaren harira. Errugabetzea eskatzeko kanpainaren baitan izenpedura bilketa abiatu dute. Lehen... [+]


2021-01-07 | ARGIA
Mikel Barriosen aurkako 5 urteko kartzela zigorra berretsi du Parisek

Dei Auzitegiak bat egin du ekainean Parisko Zigor auzitegiak hartutako erabakiarekin eta kartzelara itzuli beharko du iruindarrak, baina oraingoz prokuradoreak ez du data jakin bat finkatu.


2020-10-20 | Euskal Irratiak
Egoitz Urrutikoetxea
"Badirudi Frantziako justiziarendako, negoziazio batzuetan parte hartzea, gaizkile elkarteko kide izatea eta ekintza terroristak prestatzea dela"

Josu Urrutikoetxearen aurka bi auzi iragan behar dira aste huntan Pariseko auzitegi korrekzionalean. Biak ere ETA talde armatuko kide izateagatik dira, baina mementu desberdinetan.


2020-06-24 | ARGIA
ETAren desarmatzea auzitan jartzen duten argudioekin, Frantziak bost urteko espetxe zigorra ezarri dio Mikel Barriosi

Bost urteko espetxe zigorra jarri dio astearte honetan Parisko Auzitegi Korrekzionalak Mikel Barrios Iruñeko preso ohiari. Datorren astelehenean sartu beharko da berriro kartzelan.


Eguneraketa berriak daude