Doinua: Aita jainkoak egin banindu.
Peru, Stein, erantzungo dizkiguzue gure buruari pausatzera ausartzen ez garen galderak?
Zer diozue barkazioaz,
kondenaz, damuaz, kulpaz?
Hipoteketan preso dagoen
gure askapen burrukaz?
Ez ote dugu kristau zintzo bat
estaltzen larruzko txupaz?
Inoiz min hartzen ote duzue?
Zer uste duzue gutaz?
Zer diozue manifestapen
isil bateko oihutaz?
Herri Harresi nekatu baten
kolpe arteko musutaz?
Zer diozue Canoren Twist ta
Berri Txarrak-en kantutaz?
Inoiz harrotzen ote zarete?
Zer uste duzue gutaz?
Zer diozue mugarik gabe
zuritzen den Larrun puntaz?
Tren geltokian falta direnen
zain pasatako ordutaz?
Zer diozue gure bizitzaz,
izateaz eta look-az?
Ta guk zuetaz uste duguna
uste al duzue gutaz?