Pankrea osasuntsu mantentzeko gakoak

  • Pankreak, gure irakurleetako gehienentzat seguruenik aski ezezaguna den organo txiki horrek, garrantzi handiko bi eginkizun dauzka: digestioan parte hartzen du eta odoleko azukre-maila erregulatzen du, intsulina jariatuz.

Itxuraz horretarako inolako arrazoirik egon gabe sabelaren erdialdean bat-batean agertzen den min akutuak, zorrotzak –sarritan sukar pixka bat eta goragalea ere izan daitezke–, pankrea handitua dagoela adieraz dezake. Eta kasurik gehienetan pankreatitisa –horrela esaten diogu medikuok hantura horri– koipe gutxiko dieta egokiarekin desagertu egingo den arren, ez genuke ahaztu behar ondo zaindu ezean arazoa kroniko bilakatzeko arriskua dagoela.

Gainkargak saihestu

Pankrea sabelaren goiko aldean dago, urdailaren, barearen eta gibelaren artean. Organoaren funtzionamenduak huts egiteak sabel barruko beste organo batzuei –gibelari, esaterako– erasaten dien kate moduko erreakzioa jartzen du martxan. Pankrea zaintzeko gomendio batzuk emango dizkizuegu hurrengo lerroetan. 

Zaindu ahoko higienea. Harvardeko Unibertsitateko (AEB) Osasun Publikoko Eskolak argitaratu berri duen ikerketa baten arabera, gaixotasun periodontalak jota dauden pertsonek, bestela esanda hortzoiak gaizki zaintzen dituztenek, pankreako minbizia izateko arrisku handiagoa dute, %60 handiagoa hain zuzen ere. Itxura batean, ez hortzoietan bakarrik, gorputz osoan gertatzen den inflamazioa izango litzateke tumorea jasateko arriskua dakarrena. Arrisku horren kontrako aholkua argia da: garbitu itzazu hortz-haginak hiru aldiz egunean, hortz-haria erabiliz, eta zoaz urtean behin gutxienez odontologoarengana.

Dieta osasungarria. Koipeek, haragi gorri eta jaki prozesatuetatik datozenek batez ere, eta irin nahiz azukre birfinduek gain-esfortzu bat eskatzen diote gure pankreari digestioaren orduan. Frutak, barazkiek eta zereal integralek, aldiz, eragin babesle eta desintoxikatzailea dute, euren zuntz-eduki altuari esker.

Baztertu aztura kaltegarriak. Erretzeak, kafe edo te beltz gehiegi edateak, komeni baino freskagarri gasdun gehiago hartzeak, sedentarismoak eta gurea bezalako gizarte batean ohikoa den etengabeko estresak kalte nabarmena egiten diote eguneroko bizimoduan hain beharrezkoak ditugun pankreako jariakinen produkzioari. Baina aipatutako faktore horien guztien gainetik, alkohola da pankrearen etsairik txarrena, haren inflamazioa kroniko bihurtu dezake eta.

Kontuz desidratazioarekin. Egoera horretan intsulina produkzioa murriztu egiten da, eta horrek metabolismo osoa aldrebestea ekar dezake. Hori saihesteko, ur ugari edatea komeni da, eta baita fruta-zuku naturalak eta belar-infusioak ere.

Pankrea “garbitzeko” infusioak. Badira eragin desintoxikatzailea duten sendabelarrak, baina horietako edozein erabili aurretik, onena zure medikuari galdetzea da. Esaterako, alkatxofa-ura erabil daiteke; irakin ondorengo ura erremedio egokia da gibela eta pankrea garbitzeko.
Boldoa, berriz, pankrearako sendabelarrik onenetakoa da; hori bai, zaporez mikatz samarra da. Oso lagungarria izan daiteke, halaber, asun nagusia (Urtica dioica L), pankrearen egitekoak bizkortzen ditu eta.

Erabili pankrearen babesle naturala. Oliba olioak pankreako zelulak indartzen dituenez, alkohola bezalako eragile toxikoen aurrean erresistenteago bihurtzen du, Granadako Unibertsitatean bukatu berri duten ikerketa batek frogatu duenez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osasuna
Irati Unamunzaga eta Jon Arriaga. Dolu perinatala
"Mina ez da tapatu behar; bizi egin behar da, aurrera egiteko"

Iaz, irailaren 9an, jaio eta egun gutxira zendu zen Irati Unamunzagaren eta Jon Arriagaren umea, Nare. Haurdunalditik beretik, bidearen gazi-gozoak konpartitu dituzte ingurukoekin, naturaltasunez, eta dolu perinatalaren prozesuarekin beste pauso bat egitea erabaki dute:... [+]


2024-04-05 | ARGIA
Hegazti gripea behitegietara zabaltzen ari da AEBetan

Hegazti gripea behien ganadutegietara ari da zabaltzen AEBetan eta kezka iturri da, gutxienez pertsona bat ere kutsatu delako. Bitartean, oilategietan gripeak sorturiko kalteen ondorioz arrautzen prezioa gorantz doa etengabe.


Antibiotikoekiko erresistentzia

Antibiotikoekiko erresistentzia XXI mendeko erronka handienetako bat bihurtu da. Izan ere, antibiotikoek milioika pertsonaren heriotzak eragotzi dituzte, terapian erabiltzen hasi zirenetik. Baina haien erabilera desegokiaren ondorioz, antibiotiko batzuek eraginkorrak izateari... [+]


Eguneraketa berriak daude