Bi hanka ditu otsoak

  • Pello Añorga ::Zapatagorri

    Dononartean, 2003

    Irudiak: Jokin Mitxelena

Pello Añorga eta Jokin Mitxelenaren azken lan honek Perraulten ipuin ezagun baten oihartzuna du hasieratik: “Herri menditsu batean, bizi omen zen neskatxa bat ama, aita eta amonarekin. Eta beti ibiltzen zenez zapata gorri batzuk jantzita, eta beti hizketan zapata gorri haiekin, denek deitzen zioten ZAPATAGORRI”. Norbaitek ez badu hasiera honetan ipuin ezaguna harrapatu, nahikoa du hurrengo orrira pasatzea eta bertan: “Eta kontua da, OTSO BELDURGARRI bat ere bizi zela herri menditsu hartan” irakurtzea eta berehala etorriko zaio, etorriko zaigu, burura Txanogorritxu, gorria, otsoa, neskatoa… Jakina, Añorgak eta Mitxelenak beste bertsio berri bat eskaintzen digute, ezberdina, lau hankatako otso hori bi hankadun bilakatuta, Txanogorritxu inuzentea egungo neskato biziaz ordezkatuta.

Narrazioan nabaria da idazleak ipuinak kontatzean erabili ohi duen erritmoa, hitzekin nola jolasten duen eta letra larrien erabileraren bidez non jartzen duen indarra. Testu horren ondoan, gainera, irudiak ditugu; kolorearen erabilera egokiaren bidez irudi koloretsuetatik, paisaia beltzetara edo basoko paraje gorri eta beldurgarrietara eramaten gaituzte Jokin Mitxelenaren irudiek; baita etxeko gozotasunera ere.

Zapatagorri basoan barneratzen da, eta ipuin ezagunean bezala entretenitu eta galdu; ondoren, basoan, otsoak harrapatu du: “Otso beldurgarriak atzaparrak luzatu eta harrapatu egin zuen. A ze animalia zen otso beldurgarria! A ze basatia! A ze hortzaundia!”; neskatoak, baina, aurre egingo dio otsoari eta ondoren ihesiari ekin.

Ipuinak amaiera zoriontsua du, Grimm anaien bertsioan bezala, eta ipuin klasiko askotan gertatzen den moduan ikaskizun batekin, aurretik azaldua, era erdi ezkutuan… gure inguruko otsoen berri emanez: “Eta harrituta geratu ziren denak: zur eta lur. Izan ere, orduantxe konturatu ziren otso beldurgarri hura ez zela animalia, baizik GIZONA. Larrua eranzterakoan konturatu ziren. Alazangoa! Ez zen otsoa, baizik GIZONA omen zen: haur-lapurra! Haur-lapur galanta! Gaizkilea!”; eta alde horretatik Perraulten hasierako bertsiora, neskatoei gizonekin kontuz ibiltzeko adierazten zien hartara, are gehiago hurbilduz.

Zapatagorri hau Txanogorritxu haren bertsio berri eta ezberdin bat dugu, harekin jolasten duena, harengana eramaten… eta irakurlearekin, gure espektatibekin, jolasten duen obra; Pello Añorgak eta Jokin Mitxelenak tradizioa eta gaur egungo mundua uztartuz lorturiko liburu guztiz interesgarria.


Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude