Joan den astean, sail honetan bertan, berri onak ekarri genituen Ponpeiatik: ponpeiarren dietaren berri ematen zuen ikerketa. Ez da hori azkenaldiko aurkikuntza bakarra, Ponpeiako industria eremuan lantegi baten teilatua oso-osorik aurkitu baitute (argazkian). Baina 8.000 metro koadroko eremu horretan merkataritza zentro bat eraikitzen ari ziren, eta tokiko instituzioek, aurkikuntza babestu ordez, obrak amaitzeko baimena eman dute. Ondorioz, arrastoak suntsitu dituzte, eta antzinako erromatarren industriari buruzko informazioa lortzeko aukera paregabea betiko galdu da.