Malus x domestica, sagarrondo zaharra. Azpiko adarrak inausita, zauriak itxi ezinik. Goikoak, tximistak jota bezala, haizeak txikituko zizkion, edo sagar urte oneko fruitu kuttunen zamak emana, ezina egin zuen bizimodua... Bizi nahia bistakoa du, adar muturretan altsumak indarrean ditu, lerden. Itsusia delakoan lepoa moztu nahi dionen bat ez bada, urte luzez biziko da. Irauteko grina hori zuhaitzetan bezala bizidun gutxitan ezagutzen da. Mihurak eraso dio. Eta mihurak izerdia zurrupatuz kalte egiten dio, ala bizitza leuntzen duen lagun horietakoa du? Ahulean gozo egoten ere badakit nik…