Ospe txarra

Antton Olariaga
Antton Olariaga

Ospe txarra hienen aldamenean joan izan da memoria dudanetik. Duela denbora bat Jesus Mari Olaizola Txilikuren Piztiarioak liburuan deskubritu nuen orain hienez dakidan gutxia, nahikoa bai, nolanahi ere, eremu zabaletan bizi ohi den animaliaren gaineko iritzia aldatzeko. Ospe txarrak zizelkatutako irudia egile zarauztarrak jasotzen duen deskribapenarekin bat zetorren: “(...) Kutsu ezkor eta negatiboa izan du beti: zikina, sarraskijalea, likitsa, faltsua, berekoia eta zekena”. Tradizioaren baitan gizakiek beren buruaz izan duten pertzepzioa jasotzen du Txilikuk: “Antzinakoentzat, inola ere, hiena animalia arraroa eta gutxi fidatzekoa bilakatzen zuena bere sexu-joera ez oso garbia zen. Ovidioren Metamorfosiak liburuan aipatzen da hienak sexuz aldatzeko ahalmena dutela, eta hartatik hartuta edo, halaxe jasotzen du Physiologus kristauak ere: “Orain arra den moduan izan daiteke gero emea, eta likitsa eta zikina da, bere natura nahierara aldatuz”. Berrikiago zientziak bere argibidea eman dio pikarta deritzon hiena motari. “Hiena pikart emeak sexu organo oso bitxia du: alua edo bulba ez da ikusten, eta klitoria oso garatua du, arren zakilaren pareko. Bestalde, (...) hiena emeak, menderatzaileak batik bat, ar itxura handiagoa izan ohi du arrak berak baino, are gehiago, arren aldean emeak handiagoak eta oldarkorragoak izanik, diren bezala”.

Hienen ospe txarrak feministen ospe txarrera eraman dit gogoa. Alferrik egindako konparaketa ez dela frogatzen du, gainera, XVIII. mendeko pasadizo batek. Gizon-emakumeen eskubide berdintasuna eskatzen aurrenetarikoa izan zen Mary Wollstonecraft idazle eta pentsalari ingelesak 1792an A Vindication of the Rights of Woman argitaratu zuenean, garaiko kontserbadoreek beren gorrotoa askatu zuten eta “hiena gonaduna” ezizenez bataiatu.

Hiena emeen izen txarra arrekiko alderapena egitetik dator: arren itxura handiagoa dute arrek berek baino, arrak baino handiagoak eta oldarkorragoak dira, eta bere genitalak arrarenekin konparatuz deskribatzen dira. Arra da neurria eta hienaren estigma emetasun araututik ateratzea. Feministon ospe txarraren arrazoiak ez dira ibiliko horretatik urrun, nahiz feminista bakoitza bere amaren alaba izan eta batzuk besteak baino ospe dezente txarragoz zipriztindu, edo are, instituzioek fagotizatutako feminismo hainbatek ospe onaz ere gozatu. Fama txarra ez dugu guk irabazi, ordea, ipini egin digute diskurtso nagusiaren bozgorailuek, hain justu, feminismoaren tradizioa ozta-ozta aurkigarri egiten duten horiek beroriek. Gaur, abortuaren lege erreformaren aurkako aldarriak eta ekintzak batzeko ordua dugun honetan, nago feministon aldera makurtzen den ospearen itzalak erreformari bidegabea eta atzerakoia irizten dion hainbaten ahotsa eta pultsua feministongana batzea zailtzen duela. Orain arte borroka feministara gehitu ez direnak orain uholdeka ez dira, noski, elkartuko. Guk, alabaina, ondo dakigu abortua eskubide bat dela eta aho batez errepikatzen dugu: “Gure gorputza, gure erabakia. Abortua seguru, libre eta doan”. Badakigu abortutik haraindi doala hau. Erreforma-asmo hipokrita eta klasista honek gure gorputzen gainean eta gure bizitzen gainean erabakiak hartzeko eskumenak kentzea du helmuga, baita gure gorputzen gaineko kontrola ere. Niretzat momia legegile kontserbadore horien diskurtsoan ospe txarduna izatea ohorea da. Euren ametsetan hiena likits baten gainean trostan doan hura izan nahi nuke. Zenbaitez hobe litzatekeen jendarte justu baten alde zaudeten lagun guztiak feministen eta hienen aldamenean agertuko bazinete amets horietan.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Eguneraketa berriak daude