Inprimatzaile baten premia, ekuazioetako ikurren jatorria

Arrazoi praktikoak medio, Réne Descartesek (1596-1650) lan honetako ekuazioetan x, y eta z letrak erabiltzeko baimena eman omen zuen, eta harrez geroztik alfabetoko azken letrak erabili izan dira ezezagunak adierazteko.
Arrazoi praktikoak medio, Réne Descartesek (1596-1650) lan honetako ekuazioetan x, y eta z letrak erabiltzeko baimena eman omen zuen, eta harrez geroztik alfabetoko azken letrak erabili izan dira ezezagunak adierazteko.

Leiden (Herbehereak), 1637. René Descartesen Metodoaren diskurtsoa, mendebaldeko filosofiaren funtsezko obretako baten lehen edizioa inprimatu zen Jan Maireren inprimategian.

Obrak Geometria izeneko atala zuen. Atalaren izenburuak garbi adierazten duenez, eta liburua gainbegiratzen duenak egiaztatuko duenez, orrialde horietan ekuazio ugari sartu zuen filosofo frantziarrak. Eta horrek hainbat buruhauste sortu zien inprimatzaileei. Garai hartan, erliebedun letra tipografikoak hitzak, lerroak eta, beraz, orrialdeak osatuz ipintzen zituzten. Hortaz, gehien erabiltzen ziren tipoen ale gehiago behar zituzten. Eta beharra areagotu egiten zen testuari erantsita ekuazioak inprimatu nahi zituztenean. Ekuazioetako ezezagunak adierazteko alfabetoko lehen letrak erabiltzeko ohitura zegoen: a, b, c... Testuetan erabilienetakoak ziren hizkiak, hain zuzen.

Letra ohikoenen eskasiari konponbidea eman nahirik, ekuazioetan alfabetoko lehen letrak erabiltzea ezinbestekoa ote zen ala edozein hizki erabili ote zitekeen galdetu zioten Descartesi. Hark erantzun zuen ekuazioetan letrak sinboloak besterik ez direla, berdin diola bata edo bestea erabili. Egilearen baimenarekin, inprimatzaileak gutxiago erabiltzen ziren letrak erabiltzea erabaki zuen. Alfabetoko azken letrak multzo horretan zeudela ikusita, ordura arteko ohiturari buelta eman zioten, eta alfabetoko lehen hizkiak erabili ordez, azkenetara jo zuten.
Horregatik erabili omen dira harrez geroztik x, y eta z ekuazioetako ezezagunak adierazteko. Omen, kondaira egiaztatuko duen frogarik ez dagoelako. Gainera, beste teoria batzuek diote hizki horien erabileraren jatorria, x letrarena hain zuzen, antzinakoagoa dela: Amin Malloufek Samarcanda liburuan dio jatorria Omar Khayyam matematikariarengan dagoela, hark XII. mendean, xhay (ezezaguna) hitza erabili zuelako, eta x hitz horren laburdura litzatekeelako. Baina Malloufek errealitate historikoa eta fikzioa nahastu ohi ditu bere lanetan, eta bestetik Khayyamek ez zituen bere obrak latindar alfabetoan idatzi. Horregatik, batzuek diote arabiarren ezaguera matematiko zabala Europan sartu zenean eta tratatu matematikoak europar hizkuntzatan itzuli zituztenean hasi zela x erabiltzen, horren frogarik ere ez dagoen arren. Florian Cajorik A History of Mathematical Notations lanean dio, jatorri arabiarraren teoriak ez duela inolako sinesgarritasunik eta azalpen logikoena Descartesena dela (eta badakigu logikak nolako garrantzia duen filosofia kartesiarrean).

Dena den, Descartesen beraren hitzak erabiliz, “egia ikertzeko, ahal den neurrian, gauza guztiak zalantzan jarri behar dira”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zientzia
2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


2024-04-23 | ARGIA
Instagram da EAEko gazteen sare sozial gustukoena

TikTok eta BeReal dira azken urteotan gehien hazi diren sare sozialak. Gazteen artean, %40ak esan du euskara ere erabiltzen duela. Gaztelania 97,9ak erabiltzen du, eta ingelesa %62,4ak. Datuok Gazteen Euskal Behatokiak egindako Gazteak eta sare sozialak. Euskadiko gazteen... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


2024-04-21 | Reyes Ilintxeta
Elisabeth Pérez. Sorkuntzaren defendatzailea
"Adimen Artifiziala etorkizuneko tresna ei da, baina bere funtsa iraganeko sormen lanak lapurtzea da"

Martxoan Iruñean egin zen liburu denden kongresuan ezagutu nuen Elisabeth sortzaileen lana pasioz defendatzen Adimen Artifizial sortzailearen aurrean. Handik gutxira elkarrizketa egiteko gelditu ginen Bolognako Liburu Azokara eta Kolonbiara joan aurretik. Aitortzen dut... [+]


Eguneraketa berriak daude