Etengabeko pobrezia


2014ko urtarrilaren 19an

Pobrezia ez dago soilik hirugarren munduan, herrialde afrikarretan edo asiarretan. Administrazio publikoek kudeatzen dituzten politika kapitalista basatiei esker, pobrezia Euskal Herrian ere badago. Eta gehiago egongo da. Pobrezia horrek, oro har, gaztearen, emakumearen eta pentsionistaren aurpegia du. Mileurismoa gainditu beharreko fenomeno izatetik loteria moduko bat izatera igaro da, batez ere gazteenentzat, langabezia tasa euren artean %50ekoa baita (%43 EAEn eta %52 Nafarroan). Datuek erakusten dute pobretzea. EAEko datuak eskuan –Nafarroarako ere balio lezaketenak–, diru sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten familiak 62.400 dira –650 euro hilero–. EAEko 519.783 pentsionistetatik 293.616k –umezurtz edo alargun izateagatik pentsioa kobratzen dutenak barne– 1.000 euro baino gutxiago kobratzen dute. Hortik behera kobratzen duten autonomoak zenbat diren jakiterik ez dago.

Etorkizuna iluna da. Gazteak kanpora joatera derrigortuta daude, eta hala, euren eskubideak galtzen dituzte, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak ohartarazi duen moduan. Etxetik alde egiten dutenez, ez dute langabezia saririk edo laguntza sozialik jasotzen, eta etxebizitza izateko mugak jartzen dizkiete aldiz. 35 eta 50 urte arteko belaunaldi oso bat langabezian jausi da, ez dute lanik izango, eta ondorioz euren kotizazioak eta pentsioak baxuagoak izango dira. Emakumeek okerrago dute. Gizonek baino soldata baxuagoa kobratzeaz gain, pentsio baxuagoak jasoko dituzte, gehiago bizi diren arren.

Halako pobretze egoeraren aurrean, aldaketa soziala behar da. Testuinguru horretan, ona da ELA eta LAB sindikatuek balizko aliantza bat egiteko proposamenez hitz egitea. Administrazioen eta gobernuen lehentasunek ere aldaketa erabatekoa behar dute, eliteko kirolarentzat edo inolako helmugarik ez duten AHT gisako proiektuentzat alferrikako gastu milioidunak baitituzte.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia
2024-03-31 | Itxaro Borda
Open Bar

Ikusi ditugu alimaleko traktoredun nekazariak, bideak, zubiak, mugak blokeatzen, eta bihotzak “krak!” egin zigun elkartasunez, geu ere laborari haurrak garelako eta anaiak, oraino, etxaldeak aitzina eramaten tematzen direlako. Manifestariak entzun ditugu normak... [+]


Artoaren iraultza: Ameriketatik etorritako ogia

 Hainbat herritan antolatzen diren sagardo egunetatik hasi eta neguko solstizioa zedarritzen duen San Tomas feriaraino, artoa ezinbesteko osagaia da folklore-kutsua duen ospakizun orotan. Nonahi ikus daitezke talogileen postuak, olanazko estalkietatik zintzilik jarritako... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


2024-03-25 | ARGIA
Baserrien zurezko egiturak berritzen ikasteko programa martxan jarri dute mugaz bi aldeetako erakundeek

"Baserriberri" du izena programak eta langabezian diren Euskal Herri osoko 12 ikasleri zurgintza formazioa emango die, erortzear diren baserriak berritzen ikas dezaten.


Eguneraketa berriak daude