Ballet klasikoaren xarma intenporala

Literaturan edo zineman bezala, noizean behin (edo sarritan) klasikoetara hurbildu behar gara. Dantza klasikoaren abangoardia zaindu behar da, noski, baina dantza klasikoaren “klasikoetan” aurkitzen dugu arte honen oinarria, jatorria, eta publikoak ezagutu eta disfrutatu beharko luke errepertorio zoragarri hori. Kuriosoa da, baina urtean zehar gutxitan ikus ditzakegu Zisneen lakua, Giselle edo oraingo honetan komentatu behar dudan Intxaur-hauskailua bezalako titulu ahaztezinak. Antzokietan ditugunean, beraz, ez genuke aukera galdu behar. 
 
Intxaur-hauskailua balletak, Txaikovski-ren musika duenak, denetatik dauka jendea txunditzeko. Konpositore errusiarraren musika ezti eta imaginatiboaz gain, Vassily Vainonen-en koreografia ameslaria eta gozoa du (ez gozoegia ordea), perfektuki egokituta partiturara. Baina agian onena istorioa bera da, E.T.A. Hoffmann-en ipuin batean oinarritua, Intxaur-hauskailua eta xaguen erregea titulua duena, hain zuzen ere. Printzipioz umeei zuzendua, baina sakonean helduen kezkak tratatzen dituena: haurtzaro galduaren betiko nostalgia, umeen amets-munduaren eta helduen mundu errealaren arteko aldea… Hori guztia, bilgarri naïf batean.
 
Bertsio ederra eta koloretsua egin zuen San Petersburgo-ko Yacobson Balletak, Andrian Fadeyev-en zuzendaritzapean. Egia esan, sorpresa hartu genuen muntaia ikustean. Azkenaldi honetan, Errusia eta ekialdeko beste estatuetatik ekarritako ikuskizunak pobreak edo dekadenteak suertatzen dira. Kasu honetan ez. Dekoratu egokiak, ondo eginak, efektudunak ikusi genituen. Jantzien aldetik, gustu ona, ñabardura zainduak. Eta, inportanteena, dantza teknika oso zaindua. Bakarlari apartak: Alla Bocharova, Clararen rolean, adierazkortasunez eta doitasunez aritu zen. Teknika segurua du, oso estetikoa. Printzearena egiteko, Artyom Pykhachov sendo ikusi genuen zailtasunez beteriko zilipurdietan. Eta Ilia Osipov-ek, Drosselmeyer paperean, sinesgarritasuna eman zion bere aktuazioari. Momentu konplikatuak ere egon ziren, baina oso gutxi, eta justifikatuak: Loreen balsa taldeko numeroak sinkronizazio perfektua exijitzen du eta ez zuten erabat lortu. Halere, gustu ona barra-barra eta, benetan, ikusi beharreko espektakulua.
Intxaur-hauskailua
Txaikovski-Vainonen.
San Petersburgoko Yacobson Balleta
 
Zuzendaria: Andrian Fadeyev. 
Bakarlariak: Alla Bocharova, Artyom Pykhachov, Ilia Osipov.
Lekua: Euskalduna Jauregia.
Data: abenduaren 25a. 

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Musika
2024-03-24 | ARGIA
Korrika: 23 edizioetako kanten bilduma

43 urte igaro dira AEK-k lehenengo Korrika antolatu zuenetik 1980an. Lekukoak egindako ibilbideen, leloen, abestien eta omendutako pertsonen errepasoa jarraian.


2024-03-24 | Lander Arretxea
Musika iruditan (I)
Bideoklipei begira, lentearen beste aldetik

Mundualdi honen soinu-banda osatzen duten abesti gehien-gehienek propio filmatutako irudiak izan ohi dituzte: bideoklipak. Musikariengandik oso gertu, ikus-entzunezko egileen belaunaldi gazteago batek lan horretan aurkitu du zineman edo telebistan ez duen hori: trebatzeko... [+]


Anari Alberdi. Zazpigarren azalberritzea
"Nire eremua soziopoetika da"

Martxoaren 1ean elkartu gara Anarirekin, Giza zarata argitaratu eta biharamunean. Andoaingo poligono batean egin dugu hitzordua: han dauka taldeak entsegu-gela. Poster zaharrez eta instrumentuz inguratuta hitz egin dugu, alboko gelakoen erritmoez lagunduta. Larunbatean, hilak... [+]


2024-03-17 | Xalba Ramirez
'In' salto mesedez

Katuzaldia
Ezezez
Autoekoizpena, 2023

----------------------------------------------------

Inoiz ez dut jakin oso ondo zein den “rollo british” musikan, sekula ez naizelako bereziki zalea izan, akaso. Ezezez entzutean, ordea, ez dut dudarik zer esaten duten... [+]


Eguneraketa berriak daude