Bihotzak dio... “zoaz Euskal Herrira”?

  • Txartel bat (des)herrira
    Garazi Goia
    Elkar, 2013

Txartel bat (des)herrira liburuarekin Garazi Goiak begirada jarri du Gernikako bonbardaketa eta gero Euskal Herritik Inglaterrara joan ziren haurrengan eta horren harira erbesteaz eta herriaz hitz egiteko aukera aprobetxatu du. Baina gai honi begiratzean pertenentzia sentimenduaz harago doa hurrengoa planteatuz: zer gertatzen da herria eta norberaren arteko lotura apurtzen denean? Zer egin identitatea kolokan jartzen duten memoria mingarriekin? Nor gara iraganak gure oraina eta geroa goitik behera baldintzatzen digunean? Nonbait partaide, herritar izatearen sentimenduarekin zalantzak dituzten eta deserrotuta noraezean dabiltzan protagonistak irudikatzen dizkigu Goiak. Bi ibilbide gurutzatzen dira Londresen, biak Euskal Herritik etorriak eta biak bueltatzeko ideia era gatazkatsuan bizi dutela. Askatasunaren bilaketa eta ihesa, abandonuaren mina eta bakardadearen pisua nahasten zaizkie Ibairi eta Peruri. Lortuko ote dute Euskal Herrira bueltatzea eta bertan goxo geratzea?

Bi bizitza horiek gurutzatzen dira liburuaren kapituluetan barna, narrazioa elkarrizketekin tartekatzen da, eta hauek gutun, amets eta poemekin ere harilkatzen ditu egileak. Letra etzana eta lodia ere agertzen zaizkigu batzuetan eta testu mota desberdinekin batera intertestualitatea: beste batzuren artean Milan Kunderaren Identitatea edo Albert Camusen Atzerritarra lanek gaia azpimarratzera etorriko dira aipu zuzenekin, Sylvia Plathen bizitzaren amaierari ere leku egingo dio etorkizunerako planak aipatzean edota Jeannete Wintersonen autobiografiaren izenburua gogora ekarriko digu hurrengo gogoetarekin: “Zergatik izan zoriontsu normal egon zaitezkeenean?”.

Bi protagonistek partekatzen dituzte paperezko hegazkinen irudia, liburuan behin eta berriz errepikatzen dena. Odoleztatuta agertuko zaizkio bati ametsetan eta besteak oharrak idatziko ditu bertan esan nahi dituenak bere hartzailearengana helarazteko. Honekin batera koadernoak daude, biek idazten baitituzte euren memoriak koadernoetan. Batek hurrengoa dio: “Terapia bat da. Nire bizitzan gelditzen zaidan azken dilemetako bat hausteko”, besteak “galdetu ezin diren gauzen zerrendak” egiten dituen bitartean.

Gai eta egitura interesgarriak dituen lana izanik faltan botatzen dut edizio lan gehiago, hizkuntzari begira akatsak egotea ez litzatekeelako gertatu behar (nahiz eta badakigun gaur egungo literatur lanetan gero eta gehiago topatzen dugun zerbait dela), eta prosa landuagoa izaten lagundu ahal izango liokeelako literatur testu hau borobilduz eta osatuz.


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude