Nora doa Euskaltel?

Euskalteleko langile gehienek, joan den astean, hiru eguneko greba egin zuten euren zerbitzuak kanpora eramatearen kontra eta enpleguaren alde. Enpresak otsailean “sistemen” zerbitzua azpikontratatu eta 40 langile kaleratu nahi ditu. Gisa berean, teknologiaren alorreko beste 150 langile ere kaleratu nahi ditu apirilean, eta hala, 2014an %40 murriztuko luke bere lantaldea, egun 550 pertsonakoa dena. Duela 18 urte sortu zenetik lehenengo greba dute. Orain hilabete batzuk, berriz, Euskaltel txirrindulari taldearen desagerpena iragarri zuten finantzazio faltagatik. Eta aldi berean jakin dugu, telekomunikazioetako euskal operatzaileak 2012an 48 milioi euro neto (zergak ordaindu ondoren) irabazi zituela eta etekin hori gaindituko duela aurten.

Zer ari da gertatzen Euskaltelen? Nora doa? Beste operatzaile multinazional batek xurgatu edo salduko al du? Orangek edo besteren batek akaso? Euskaltel herri ikuskerarekin jaio zen, gehienean finantzazio publikoa izan zuen (aurrezki kutxak, Eusko Jaurlaritza…). Gaur, bere kapitaletik atera dira Eusko Jaurlaritza eta beste bazkide txikiago batzuk (Endesa eta Mondragon Taldea), eta operatzailea Kutxabanken (%49,9) eta Trilantic eta Investindustrial atzerriko inbertsio fondoen (%,48,1) esku dago. Kutxabank kapitaleko %67,93 izatetik %49,9 izatera igaro da. Gainerakoa, %2a, Iberdrolaren esku dago IBVren bidez.

Ez da harritzekoa langileak Euskaltelen etorkizunaz kezkatuta egotea, “marrazo” teknologikoren bati salduta amaituko duen beldur dira. Hori gertatu artean, Euskaltel bere egiturak arinduz ariko litzateke (enplegua suntsituz) marrazoak errazago murtxikatu dezan. Mario Fernandez Kutxabankeko presidenteak esan duenez “ez dago desinbertsio operaziorik, Euskaltelen emaitza kontuen bideragarritasun plan bat baizik, eta horrek ez du zergatik ekarri behar lanpostuen galerarik”. Langileek ez dituzte hitzok sinesten. Logikoa, marrazoak inguruan biraka ikusten dituzte aspaldion.


ASTEKARIA
2013ko abenduaren 29a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Enpresak
2024-04-12 | ARGIA
Espainiako Estatuan karbono dioxido gehien isurtzen duten hamar enpresen artean: Repsol, Iberdrola eta ArcelorMittal

2023an, karbono dioxido isuriek %5,3 egin dute behera Espainiako Estatuan. Gehien isurtzen duten hamar enpresen artean, bakarrak egin du gora, Iberia hegazkin konpainiak, %10,7ko igoerarekin. Kutsatzaileen zerrendan aurrena Repsol dago.


2024-03-17 | Roser Espelt Alba
Desjabetze bidezko metaketa berriztagarria

Zertara dator gure herria zentral eolikoz eta eguzki-plakaz betetzeko urgentzia hau? Bistan da, arrazoi agerikoena klima aldaketari erantzuteko premia dela, erregai fosilak iturri berriztagarriekin ordezkatzekoa. Hain zuzen, hori omen da Europako funtsen zein estatu eta... [+]


2024-03-14 | Gedar
Mercadonak %40 areagotu ditu irabaziak, eta %30 Inditexek

Marka historikoak hautsi dituzte bi enpresek 2023an: Mercadonak lehen aldiz lortu du 1.000 milioi euroko irabaziak gainditzea.


Riderren lan eskubideak bermatzen dituen direktibaren alde egin du Europar Batasunak

Frantziako Estatua eta Alemania izan dira aurka kokatu diren estatu bakarrak. Direktibaren lanketa 2021eko abenduan abiatu zuen Europak, baina trabak eta presioak tarteko, hiru urte baino gehiago behar izan ditu onespenak. Europako Parlamentuak bozketa berrestea falta da.


Iberdrolak 4.803 milioiko irabazi garbia izan zuen 2023an

% 10,7ko igoera izan du aurreko ekitaldiaren aldean; iaz, 4.339 milioiko errekorra lortu zuen. Hala ere, Ignacio Sanchez Galan presidenteak irabazi elektrikoen kargaren aurka egin du.


Eguneraketa berriak daude