Jai giroa izango du Seaskak urte hondarrerako antolatu duen Mani’Festak, baina kalera ateratzeko arrazoia bestelakoa da. Seaskak ikastolen egoera larria dela adierazi du, Frantziako Estatua batetik eta bestetik ari da kolpeak banatzen. Suprefetak eta prefetak, Falloux Legea eskuetan, ikastolen eraikinak eta haiek paratuta dauden lurrak dituzte jomugan. Mehatxuka ari dira, herriko etxeek lurrak uzten dizkietelako ikastolak paratzeko eta batzuetan eraikinak berak utzi ere bai. Hendaia, Beskoitze eta Hazparne dira azken biktimak.
Paxkal Indo Seaskako lehendakariaren ustez, Jean-Marc Ayrault lehen ministroak Eskualdeko Hizkuntzen Karta berresteko eman duen ideiak ez du zentzurik, era berean hizkuntza salbatzeko tresna, murgiltze eredua, suntsitu nahian baitabiltza.