Iristear den 2014. urtean Lehen Mundu Gerra hasi zela 100 urte beteko dira, eta badirudi mendeurrenak gatazkarekiko interesa berpiztu duela historiagileengan. Bi historiagile ezagunek gerraren jatorria dute hizpide euren lan berrietan: Margaret McMillanek The War That Ended Peace: The Road to 1914 argitaratu du, eta Max Hastingsek Catastrophe. Baina ez dira Gerra Handiaren tunel luzean barrena abiatu diren bakarrak: David Stevensonek, Christopher Clarkek, Scott Andersonek eta Kevin Brazierrek ere beren lanak kaleratu dituzte mendeurrenaren bezperan.