Izotza eta eguzkia, aurkariak

Argazkia: Jakoba Errekondo

Gezurra badirudi ere, izotzak harrapatu duen sail batean izan litekeen aurkaririk handiena eguzkia da. Izotzak landarearen gainean eta barruan urak izoztu eta hormatu ditu. Zuzenean lehenengo eguzkiak jotzen badu izotza bat-batean urtuko da, landareari egokitzeko denborarik eman gabe. Landareak izotz hormatik eguzkitara igarotzeko denbora tarte bat izatea askoz ere hobea da, tenperatura aldea eta ura izotz izatetik urtzerako tarteko aldaketa hobeto eramango baitu. Hotzarekiko landare sentiberenak, minberenak, ez jarri goizeko lehen eguzkiak harrapatuko dituen tokian. Izotzetik eguzkitarako bat-bateko aldaketarekin gehiago sufrituko dute. Geroxeago eguzkiak joko dituen tokian jarri, giro aldaketa xamurragoa den tokian.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bestelakoak
2019-05-19 | Jakoba Errekondo
Zaldaleak irabazten

Egunak gauari gaina hartzen dio udaberriko ekinozioarekin. Aurten martxoaren 20an gertatu da, 22:59an, udaberriaren atea irekiz. Eki aurrizkiak gauza bera esan nahi du. Ordura arte gaua luzeagoa zen. Egun hartan egunak eta gauak hamabina ordu izan zituzten. Ordutik eguna... [+]


2019-03-31 | Jakoba Errekondo
Klima aldaketa eta paisaia

Eguraldia aspaldian dugu hizpidean jarria; klimarena, ordea, berri samarra da. Klima aldaketa zer den argitu behar handirik ez dago. Paisaia zer den azaltzea bai, horren premia gorriagoa da. Puri-purian dago klimaren aldaketaz hitzaldi, mahai inguru edota nazioarteko... [+]


2018-09-16 | Jakoba Errekondo
Sagardoaren emakumeak

Fruituak bildu eta dolarerako bidean jartzeko sasoia da. Udarea (Pyrus communis), sagarra (Malus x domestica), mahatsa (Vitis vinifera)... Bide motz eta azkarra dirudi baina makina bat itzulinguru eta hauen saihesbide landu behar dira fruitua muztio eta muztioa edari alkoholdun... [+]


2018-07-22 | Jakoba Errekondo
Alde guztietatik jatea

Euskal Herrian nekazaritza etengabeko kolonizazioaren historia da. Toki guztietan bezala. Lehen lantzen ez zen lurra lugorritu; lehen ereiten ez zen uzta erein; lehen jaten ez zena gozatu. Dena beste nonbaitetik ekarria. Historia horietako asko idatzi dituzte nonahi laboreek;... [+]


2018-04-22 | Jakoba Errekondo
Kurka-kurka

Laboreekin egiten diren ardoetara itzuliz, ezker-aihena (Humulus lupulus) kontserbatzaile eta dasta mikatzaren eransle dute. Laboreak eta ezker-aihena uztartzeak makina bat zurrustada gozo sortua du, kurka-kurka, batik bat garagardoaren herrialdeetan. Lagun batek azaldu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude