Doinua: Agur sagar beltzaran
Herri bat noiz elkartu
eta noiz ebaki
galdetu behar zaio
han bizi den bati
galdetzea lehenengo
pausua izaki
zer behar den galdetzen
duenak badaki:
herritarrek hitz egin
eta erabaki.
Nahiz batzuentzat izan
min bat eratzea
Donostiatik irten
edo geratzea
beren eskubidea
da aukeratzea;
demokrata batentzat
zer da eskatzea
Igeldok nahi duena
errespetatzea?
Eskozian datorren
erreferenduma
edo Katalunian
aurkeztu zaiguna
iruditzen bazaizu
bidexka iluna
zer da arazo gisa
sentitzen duzuna:
galdera egitea
edo erantzuna