Ramon Labaien, ezer baino lehen euskaltzalea

Ramon Labaien joan den astean hil zen 85 urte zituela. (Arg: Gari Garaialde /Argazki Press)
Ramon Labaien joan den astean hil zen 85 urte zituela. (Arg: Gari Garaialde /Argazki Press)

Ramon Labaien abenduaren 13 gauean hil zen 85 urte zituela. Politika eta kultura gizona izan zen, eta batik bat euskararen bultzatzaile amorratua.

Tolosan (Gipuzkoa) jaio zen 1928an. Urte gutxiren buruan, 1936an gerra piztearekin batera, Lapurdira egin zuen hanka Labaien-Andonaegi sendiak. Ramonen aita Antonio Maria Labaien zen, Tolosako alkatea EAJ alderdiaren ordezkari gisa. 1944an itzuli ziren Gipuzkoara.

Labaienek Madrilen Kimika ikasketak egin zituen eta orduz geroztik alor askotan aritu zen. Kontserba industrian egin zuen lan, Donostiako Londres hotelaren zuzendari izan zen eta Aurrezki Kutxa Munizipaleko presidentea ere bai. Carlos Garaikoetxeak Eusko Jaurlaritzara eraman zuen, eta frankismo osteko lehenengo Kultura sailburua izan zen. 1980tik 1983ra bitartean jardun zuen kargu hartan. Aurtengo udaberrian Jakinen Imanol Murua Uriak egindako elkarrizketan zioenez, Garaikoetxeak Herrizaingo sailburu izatea proposatu zion, baina ezezkoa eman zuen. Kultura Sailaren buru izatea baliatu zuen EITB sortzeko. Euskarazko telebistaren eta irratiaren bultzatzaile nagusietakoa izan zen Labaien. Jakinen adierazitakoaren arabera, ez zekiten gobernuan zenbat denbora iraungo zuten eta presazkoa zen euskarazko telebista abian jartzea, “ez geunden ziur telebistarekin euskarak iraungo zuen, baina telebistarik gabe ez zuela iraungo ziurtasun osoa geneukan”. Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea (HABE) ere, sailburu zenean sortu zuten; baita Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Antzerti eta Euskararen Legea ere.

1983tik 1987ra Donostiako alkate izan zen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
Zenbat kostatzen den euskaldun izatea

Euskara ikasi eta erabiltzen hasi nintzenean, berehala jabetu nintzen euskaldunentzat haietako beste bat gehiago bilakatu nintzela (gasteiztar euskaldun berria izanda azken bagoietakoa, baina barruan). Nire artean pentsatzen nuen Euskal Herria herri ederra zela; etimologikoki... [+]


2024-03-25 | Leire Artola Arin
Burbuilaren ostean badago zer erein

Irundik Baionara, ezin ezkutatuzkoa izan da 23. Korrikak eragindako harrotasuna. ‘Herri Harro’ leloak zentzua hartu duela ikusi dugu lekuko hartzaileen aurpegietan, eta atzetik euskararen alde oihuka aritu diren korrikalariengan. Bakoitzak bere gorputzetik eta bere... [+]


Eguneraketa berriak daude