Independentziarantz...

Bai-bai edo bai-ez, horiek dira Kataluniako erreferendumak ahalbidetzen dituen aukera nagusiak. Badira gehiago ere, baina funtsean horietakoren bat aterako litzateke erreferenduma gaur egingo balitz. Eta hemendik hamaika hilabetera?

Hemendik hamaika hilabetera ez da erreferendumik egingo. Gaitza da iragartzea politikan zer gertatuko den edo zer ez, gehienetan huts egiten baita, baina kasu honetan nahiko segurua da erreferenduma ez dela egingo. Bitxia bada ere, Kataluniako Gobernuak jakinaren gainean deitu du egingo ez den erreferendum bat. Horretan bat datoz Mariano Rajoy eta Artur Mas. Funtsean, Kataluniako mugimendu soberanistak plebiszitu hauteskundeetarako kanpaina luze bat jarri du abian. Eta independentismoaren hausporik onena, Espainiako Gobernuaren ezezko borobila da.

Soberanismoak badaki egindako galdera bikoitza nahasgarria dela, baina badaki, halaber, bere batasuna mantentzeko formula indartsua dela. Areago, Madrilgo Gobernuak Espainiaren egituratze politikoa sakonetik eraldatzeko bidea abiarazten ez badu, erreferenduma egin gabe ere bai-ez hori bai-bai bihurtuko da, independentista ez den soberanismoari independentzia besterik geratuko ez zaiolako.

Baina nola heldu independentziara erreferenduma egingo ez bada? Hipotesia honakoa litzateke: Kataluniako Gobernuak erreferenduma deitzen du 2014ko azaroaren 9rako. Madrilek dio ez dela egingo eta hala izango da, arrazoi desberdinengatik bada ere, hala dutelako aurreikusia alde biek. Ondoren, oraingo Kataluniako Gobernua desegin, hauteskundeak aurreratu eta horiek izaera plebiszitarioa izango lukete. Noiz? Gaitza da zehaztea, baina ez dirudi behin Kongresuak erreferenduma debekatuta Masen Gobernuak asko iraungo lukeenik. Ez dago oraindik argi eskaintza soberanista nola antolatuko litzatekeen, baina argi dago gehiengo handia izango lukeela. Espainiako Gobernuak itxia jarraituko lukeenez, Kataluniako gobernu berriak independentzia aldarrikatuko luke. Sinesgaitza dirudi, baina hipotesi nagusietako bat hori da.

Eta Espainiak, bitartean, ez luke ezer egingo? Ba seguruenik bai, baina horretarako Kataluniako Gobernuak legez kanpoko urrats handi bat eman beharko luke, eta une hori ez da oraindik iritsi, eta seguruenik ez litzateke iritsiko gobernu berriaren independentzia aldarrikapen hori gauzatu arte.

Orain kontua da ea noiz aurreratuko liratekeen hauteskundeak. Urtarrilaren 15ean eztabaidatuko da Kataluniako Legebiltzarrean Espainiako Kongresuari egin behar zaion erreferendumerako galdera eskaera. Ondoren, Kataluniako alderdiek eskaera bideratu beharko dute Kongresuan eta otsailean edo martxoan, hark  ezezko argia emango luke.

Aldi berean, Espainiako Gobernuak, erreferendum deiaren aurkako helegitea jarriko du Auzitegi Konstituzionalean eta hark baliogabetu egingo du Masen Gobernuaren deia. 2014rako aurrekontuetan erreferendumerako aurreikusitako bost milioi euroko atala ere baliogabetuko da.

Hala ere, horiek erabaki txikiak dira, erabaki handiak Kataluniako Gobernuak independentzia aldarrikatzean etorriko lirateke. Espainiako Gobernuak Konstituzioaren 155 artikulua jarriko luke indarrean eta Kataluniako gobernu autonomoa bere esku hartu. Baina nola hartzen da gobernu bat edo autonomia oso baten agintea egun batetik bestera? Nori egingo liokete kasu milaka funtzionariok eta ehunka mila herritarrek? Eta zer esango luke nazioarteak, Kataluniako Legebiltzarraren gehiengo argiak independentzia aldarrikatzean, Espainiako Gobernuak ezer negoziatu nahi ez duenean? Zilegitasun borroka horretan, sinesgarria ote Guardia Zibila edo armadaren parte hartzea?

Hori guztia hipotesi bat besterik ez da, jakina, sinestea ere gaitza dirudiena. Baina norbaitek pentsatuko zuen 2012ko irailaren 10ean CiUren gobernu batek urtebete geroago autodeterminazio erreferendum bat deituko zuela?

Eta hipotesietan legoke, baita ere, historian ohikoagoa den beste hori, Espainiaren neurri zorrotzen ondorioz edo independentismoa zatitzen delako Katalunian soberanismoak ez asmatzea modu bateratuan erantzuten. Bai, ate asko irekita dira oraindik, baina independentziarena ere bai.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2013ko abenduaren 22a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude