Euskarak 365 egun

Ba ote du zentzurik Euskarak 365 egun bezalako kanpainen premiez, Argiako irakurleak konbentzitzen ahalegintzeak? Ezezkotan nago, irakurle denek izango baitute euskararekiko, gutxienez, nik bezainbesteko ardura. Hortaz, ez nator errepikatzera guztiok dakiguna. Probetxugarriagoa izan dakiguke, aldiz, esandako kanpainaren mezuaz gogoetatxo bat piztea.

Euskarak 365 egun kanpainak onura asko ditu lelotik harago. Hasteko, “ikusgarritasuna, euskara” hitza milaka aldiz ikusi ahal izan delako, hormatan itsatsita ekimena Euskal Herriko 32 herritara zabalduko da-eta. Ezin da ahaztu hitzek duten balioa ideiak eta asmoak irudikatzeko, eta hitz bat begi aurrean izatean bere esanahiak garrantzia hartzen duela ikuslearentzat. Ez da gutxienekoa, hortaz, kanpainaren afixak milaka batzuk izatea, horrek euskara egon badagoela edonoren begi-bistan jarri duelako.

Ikusgarritasuna eta hedapena lagungarri zaizkio edozein euskaltzaleri, bere gogoko zaletasunari tinko eutsi diezaion. Baina are gehiago euskaratik lekutan bizi diren herrikideari, halako leloen bitartez ohikoa ez zaion hizkuntza gogoan izan dezan, bederen.

“Kanpora” begira ez ezik, euskalgintzako eragileengan ere aldeko eragina izan du kanpainak, seguru asko. Hots, aterki beraren pean hogeita hamasei bat euskara elkarte elkar hartuta ibiltzea bada mugimenduaren koordinaziorako beste pauso bat gehiago.
Hemendik aurrerako lerrook publizitateko adituek nik baino askoz hobeto idatziko lituzketen arren, ausartuko naiz niretzat labainkorra den eremura sartzen.

Argiako irakurlearentzat ezaguna da, gutxi asko, Euskarak 365 egun kanpainak zer bilatzen duen: gure hizkuntza egunerokotasunean txertatua izateko beharraz jendea jabetzea. Zalantza daukat, hala ere, mezu kriptikoa, ulertezina, ez ote den herritar askorentzat.
Adibidez, Euskaraz Bizi nahi dut kanpainak duen xede-taldea euskaldunena izango da seguruenik, hizkuntza hori uneoro balia dezagun bultzatu eta horretarako behar diren baldintzak aldarrika ditzagun. Beste maila batean, UEUren Txiokatu zure tesia 6 mezutan lehia arrakastatsua, doktore eta doktoregai euskaldunen mundu txikira zuzendua izan da. Nori zuzendu ote zaio Euskarak 365 egun leloa? Euskaltzaleez harago ulergarria ote? Euskalgintzaren hesiak gainditzeko gauza? Hori da, hain zuzen, gizarte zabalarentzat mezu bakarra zabaltzeak izan dezakeen arriskua, guztientzat egokia ez izatea.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude