argia.eus
INPRIMATU
Azterketa teknikoen etekin ekonomikoak
Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2013ko abenduaren 19a

Nola banatzen dira automobil gidariek azterketa teknikoa pasatzearen truke ordaintzen dituzten sosak? Zerbitzua kudeatzen duten enpresek kanon bat ordaintzen diote Eusko Jaurlaritzari, erabiltzaile bakoitzak ordaintzen duenaren %10. Urtero 570.000 azterketa pasatzen dira EAEn gutxi gorabehera, Ketxus San Emeteriok azaldu duenez.

32 milioi euroko fakturazioa daukate zerbitzua beren esku daukaten enpresek eta langileen kostua 12 milioi euro ingurukoa da. Irungo eta Urnietako IAT-tan, zehazki, normal lan egin zuten azken urtean 5 milioi eurotik gorako fakturazioa izan zuten. Langileen soldatak berriz, 2 milioi ingurukoak izan ziren.

Makinerian gastu handirik eskatzen ez duen zerbitzua izanda, atera litezke kontuak mota horretako zerbitzua kudeatzeak ematen dituen irabaziak zenbaterainokoak diren.