nazio burujabetzarik"" /> "Aldaketa sozialik gabe ez dago<br>nazio burujabetzarik"

"Aldaketa sozialik gabe ez dago
nazio burujabetzarik"

  • Endavant herrialde katalanetako ezker independentismoaren baitan dagoen erakunde politikoa da eta bertako kide dugu Arnau Carné. CUPeko egituran parte hartzen du Endavantek: “Erakundeetan lan egiteko tresna gisa ulertzen dugu”, dio Manresako militanteak.

Euskal Herrian izan da Arnau Carné egunotan, Askapenak gonbidatuta hainbat hitzaldi ematen.
Euskal Herrian izan da Arnau Carné egunotan, Askapenak gonbidatuta hainbat hitzaldi ematen.Axier Lopez

Zein gako nabarmenduko zenuke Principateko prozesu subiranistatik?

Interesgarriena da azken bi urteetan mahai gainean jarri dela independentismoaren eztabaida. Hori positiboki baloratzen dugu, orain arte halako aldarrikapenak ezker independentistaren ingurura mugatzen zirelako. Baina egia da, baita ere, balore eta ideologia liberalaz busti direla. Zentzu horretan subiranismo berri hau elikatzen duten aldarrikapenen zati handi batek zerikusi handia du krisia “konpontzeko” moduarekin: Madrili errua botatzen zaio espoliazio fiskalaren kontuan, pentsatuz Katalunia Espainiako erregio aberatsena dela eta independente izango bagina hobe ibiliko ginela.

Orain arte Madrilgo gobernuen sozio handiena izan dena, CiU, prozesuan parte hartzen ari da. Zergatik?

Hainbat elementu aztertu behar dira gertaera hau ulertzeko. Lehenik, jakina, herritarren presioa. Horrek behartu du CiU marea soberanistara gehitzera, beldur baitzen baztertuta geldituko ote zen edo beste erakunde politiko batek bideratuko ote zuen. Bigarrenik, prozesua erabiltzen ari dira kezko gortina moduan, Generalitata ezartzen ari den neurri antisozial guztien aurrean: ospitaleak eta eskolak ixtea, zerbitzu publikoak desegitea CiUri loturiko interes komertzial pribatuen alde, ustelkeria kasuak… CiUri oso ondo etorri zaio gobernua ez higatzeko. Eta hirugarrenik, oligarkia politikoen arteko lehia. Kataluniako oligarkia politikoa ordezkatzen duen CiUren eta PPren oligarkia espainiarraren artean lehia sortu da. Espainiako Estatuak, berriz zentralizatzeko eraso eginez katalan autonomiaren eskumenak ukitu ditu eta horrek CiU erreakzionatu arazi du.

Prozesu subiranista honek kontraesanak ditu ezker independentistak proposatzen duenarekin? Esaterako, lurraldetasuna edo Europar Batasunaren inguruan?

Lurraldetasunaren gaiaz, garbi dago Espainiako Estatuak politika probintzianoa erabiliz urte askoan herrialdea desegin duela eta horrek ekarri du jendeari kosta egiten zaiola nazio sentimendua bere egitea, zatiketa autonomikoa gaindituz.
Bestalde, Europar Batasuna erabat loturik dago agintean dagoen klase politikoaren eredu ekonomikoari. Ukaezina da, bai lehenago baina batez ere Berlingo Harresia erori zenetik, kapitalismoa beste biderik ez dagoela dioen ideologia liberala gizartean errotu dela. Hala, krisi ekonomiko bat sufritzen dugun arren, eta sistemaren eta klase politikoaren sinesgarritasun falta handia dagoen arren, jendeak ez du beste biderik beregain hartu. Eta klase politikoek hasieratik lotu dute prozesua eredu ekonomiko berriaren markoan. Hau da, Europar Batasunarekin.

Orduan, noraino egon zaitezkete ados?

Ezker independentismoak bere proiektua dauka: herritarren batasuna sortu eta bere ildo ideologikoak landu (independentismoa, sozialismoa, feminismoa). Paraleloki badaude beste sektore batzuk kontsulta babesten dutenak. Ondo da, egin dadila kontsulta. Endavant moduan eta independentista moduan nola esan genezake ezetz? Beti egon gara autodeterminazio prozesuen alde. Independentzia bai edo ez erabaki behar bada, ezkerreko independentismoak kolaboratuko du, orain arte modu batean edo bestea egin dugun bezala.

Oraingo koiunturan, erreferenduma egiteko helburua daukagu, independentzia bai edo ez esateko, baina era berean, katalan nazioak gainerako Kataluniako herrialdeak bildu ditzala eta katalan gizarte berria eraikitzeko subjektua etor dadila herritarren batasunetik, eta ez katalan eskuinetik.

Askok esango dizuete edozein aldaketa sozialen aurretik independentzia politikoa beharrezkoa dela, estatua.

Taktika eta estrategia kontua da, eta zeinek planteatzen duenaren araberakoa. Sektore liberalek esaten duten momentutik “joan gaitezen batera independentziarantz eta gero zuek saia zaitezkete gizartea aldatzen”, niri urrats hori jada ez zait interesatzen. Beraiek esaten duten moduan burujabetzarik gabe ez dagoela aldaketa sozialik, geuk esan genezake aldaketa sozialik gabe egiaz ez dagoela nazio burujabetzarik. Katalan estatu bat eduki dezakezu eta Generalitateko jauregiaren balkoian katalan bandera jaso, baina Europaren aginduetara bazaude, Europar Batasuneko egiturazko politiken eta nazioarteko merkataritzaren menpe, hori ez da burujabetza.

Zein urrats ikusten duzu etorkizunean?

Zaila da, oso irakurketa ezkorra dago Principateko independentziarako kontsultak egingo duen bidearen inguruan. Batetik, Espainiako Estatuak eragotzi egingo duelako, modu legal eta adostuan egitea momentu honetan ezinezkoa da. Eta desobedientziaren bidez egin behar bada, baina desobedientzia hori egun Generalitatean gobernatzen dutenek burutu behar badute, oso zaila dirudi, alderdi hauek pakturako izan duten tradizio historikoa ikusita. Hau esanik, egia da bi urteotan bizi izan ditugun gertaerak duela hiru urte pentsaezinak izango liratekeela. Orduan, herritarren erantzun irmoa badago alderdiak egiaz kontsulta egitera behartzeko, eta katalan burgesiak ez baditu mehatxu ekonomikoak erabiltzen –multinazionalak herrialdetik eramatea eta halako xantaiak–, agian erreferenduma izango dugu 2014an. Baina konplikatua ikusten dugu, Espainiako Estatuak eragotzi egingo duelako eta agintean dauden katalan alderdi politikoekiko konfiantza handirik ez dugulako.

Prozesu hau kontuan hartuta, nola ikusten da Euskal Herriko egoera Principatetik?

Euskal Herriko herritarren borroka erreferente bat izan da historikoki Kataluniako ezker independentistentzat. Militantziaren konpromisoagatik, erakundeengatik, Espainiako Estatuarekiko konfrontazioan egindako ibilbideagatik… Horrela baino ezin daitezke ulertu katalanen partetik izan dituzten elkartasun keinu ugariak. Kezka handiz bizi izan ditugu azken urteetan sektore zabaletan izan dituzuen eraso errepresibo horiek guztiak. Eta errepresioaren ikuspegi horretatik, uste dugu ageriko zailtasunak daudela Euskal Herrian Estatuarekiko haustura nazional eta soziala ekarriko duten jarrerak mantentzeko. Errepresioak sorturiko higadura hori izan daiteke, ildo nazionalaren aukera taktikoan zentratzeko beharra sortu duena. Baina edozein kasutan, historikoki konfiantza handia dago, baita harremanak, elkartasuna eta borroka konpartitua ere. Hor ikusiko dugu elkar.

nazio burujabetzarik"" src="https://www.argia.eus/template/responsive/images/mastodon-botoia.png">

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude