Ahots bat, egia bat

  • Xabier Etxaniz Rojo ::Sirena-hotsak

    Erein, 2013

Lau ipuin luze bildu ditu Etxaniz Rojok, bere ibilbide literarioan bosgarren liburua den honetan.

Matxupitxu, Akelarreak, American way of life eta Sirena-hotsak. Orainetik iraganera, eta alderantziz, etengabe salto egiten duten egitura konplexuko ipuin hauek zenbait gai jorratzen dituzte: etorkinen bizimodua, euskal gatazka eta kale borroka, krisi ekonomikoa, familia barruko kontu ilunak.

Idazleak bizitako momentu batetik abiatutako istorioak dira guztiak baina ez dute elkarren arteko inongo loturarik, beraz, horrek baimentzen du liburua nahi besteko denbora tartean utzi eta berriz hartzea, nahiz eta osatzen duten 181 orrialdeak azkar eta erraz irakurtzeko moduko prosa batean idatziak izan diren.

Nolanahi ere, ez dut uste lau ipuin hauek kasualitatez liburu berean bildu direnik. Independenteki irakur daitezkeen arren osotasun bat eratzen dute, ageriago edo ezkutuago, elkarrekin duten leit motiv-ari esker: egia-ren kontzeptua, gurea zein besteena, eta horrek dakarren esan/ez esan dilemaren auzia. Bizi dugun egia horrek izan ditzakeen aurpegi poliedrikoetatik zenbait galdera sortuko dira: Merezi al du kasu guztietan Pandoraren kutxa zabaltzea eta gure egia kontatzea? Zenbateraino laguntzen du ezagutzen ditugun sekretuak aditzera emateak? Zein da betidanik sinetsi arazi zaigun istorio (egia) bati eman beharreko sinesgarritasuna?

Fabian Matxupitxu-a da, halaxe esan omen zaie Atlantiko bestaldetik datozenei. Bi urtez zaintzen eman duen agurea hil ostean, kontatu behar al dio semeari bere aitak Pinocheten estatu kolpean lagundu zuela? Esan beharko dio, agureak kontatu bezala, zortzi seme-alaba dauzkala munduan barreiaturik?

Akelarreak ipuineko protagonistak argazki bat aurkitu du bere aitak aspaldi idatzitako liburu baten orrialdeetan galduta. Sarak ez daki zer egin. Esan beharko lioke, 80 urte bete dituen eta bere senar hilaz maitemindurik jarraitzen duen bere amari, aitak beste emakume bat maite zuela?

Gau hartan hirurek korrika egin zuten Sirena hotsak aditu zituztenean, baina Julen izan zen bakarra gartzelan amaitzen. Atzekoz aurrerako bidai etengabean, bakoitzaren oroitzapenez osatutako collage egituraren bitartez, aditzera ematen zaigu gau hartan geratutakoaren egia zatiak besterik ez direla geratzen. Ipuina garatzeko erabilia izan den egitura hautsiak berak, argi uzten du inoiz ez dela egia oso bat izango.

Tratatzen diren gaien aldetik entretegarria, egitura aldetik landua, sortzen dituen burutazioengatik liburu interesgarria.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude