Urak Ttiki dire, gilkitxaro antzerki taldea

Negarra eta barrea saio berean


Myriam Garzia
2013ko abenduaren 15a

Ane Zabalak eta Galder Perezek osatzen duten Gilkitxaro antzerki taldeak Urak Ttiki dire antzezlana aurkeztu du berriki. Bilboko Pabellon 6 aretoan egin zuten estreinaldia, azaroaren 8an, eta harrera ona eskaini zion publikoak. Gaizka Sarasola aktore eta musikariak idatzia da Urak Ttiki dire, espresuki Gilkitxaro taldeak antzezteko. Ez da ohikoa, aurretik egindako lan guztiak, Miranderen Kabareta edo 8 Begi kasurako, taldeko kideek berek idatzi baitituzte.

Samuel Beckett antzerkiegilearen Godoten Esperoan antzezlaneren kutsua nabaria du Gilkitxaroren lan berri honek. Bi pertsonaiak, Ilargi eta Willy, espazio ezezagun batean daude, suposatzekoa da basoan egin dutela topo, inoiz agertuko ez den balizko errege baten zain.
Drama, komedia eta absurdoaren uretan murgiltzen dira aktore biak, iraganaz, etorkizunaz, badenaz eta ez denaz, borrokaz, maitasunaz, itxaropenaz zein amaieraz mintzatzeko, denbora geldirik dagoela.

Komedian aritu dira beti Ane eta Galder, eta bitxi egiten da beraiek teatro serioa egiten ikustea. Hala ere, emaitza ezin hobea da: tentsioa, drama eta komedia, dena barre artean, aktoreak muturretik muturrera doaz eta.
Abenduaren 14an Lesakan, eta abenduaren 27an Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean izango da Gilkitxaroren azken antzezlana gozatzeko aukera.

Pabellon 6 aretoak eskainitako euskarazko emanaldia bikoitza izan zen. Bigarren saioan Oh! My God taldearen Zer duzu Amy? antzezlana ikusi ahal izan genuen.

Leire Ucha aktorea bikain sartzen da Amy Winehousen larruan, hori baita abesbatzako bigarren solistaren –Daisy izen artistikoz ezaguna– asmoa. Daisyk edozein gauza egingo luke Amyren ahotsa eta talentua bereganatzeko. Soul abeslariaren heriotzaren berri izatean, Londreseko Edgwareburyko kanposantura abiatuko da, Amyren ahots kordak eskuratzera.

Leire Uchak abesten eta dantzatzen du, eta bakarrizketa komiko ederra eskaintzen. Aurretik egindako beste lan batzuetan bezala (Lauraren abestia, Mamuak ala Soka Emakumea), ondo egiten du lan bizkaitarrak. Daisy barregarri suertatzen da, baina baita maitagarri ere.

Kanal honetan artxibatua: Antzerkia

Antzerkia kanaletik interesatuko zaizu...
2018-05-28 | Mikel Asurmendi
Andereserora Hiriburun pastorala jokatuko dute Lapurdin ekainaren 3an

Ekainaren 3an, igandez, Andereserora Hiriburun pastorala jokatzeko tokia antolatuta dago 2.500 pertsonarentzako. Goizeko 10:30etik abiaturik, meza, desfilea, bazkaria, pastoralaren ekitaldi nagusia eta segidako festa prest dute hiriburutarrek Hiriburun.      

 


2018-05-04 | Euskal Irratiak
Andere Serora pastorala emanen dute ekainaren 3an Hiriburun

Andere Serora pastorala emanen dute ekainaren 3an Hiriburun. Erdi arotik bi gerlen erditsurarteko Hiribururen historia kondatzen du 4 partetan iraganen den pastoralak. 150 pertsona izanen dira taula gainean, Pantxika Urruty-ren gidaritzapean.


Pastorala, bi munduren artean
MULTIMEDIA - solasaldia

Ahozkotasunaren eta kultura idatziaren artean, proiektu kolektiboaren eta idazketa izenpetuaren artean, gaur egungo hitzaren eta ohidura historikoaren artean, Zuberoko pastoralak paradoxa edo konparaketa interesgarri anitz biltzen ditu. Bikoiztasun horrek interesatuko gaitu, praktika horren inguruko diziplina-arteko proiektu baten karietara. Pierre Vilarren hitzaldia Baionako Euskal Museoan.

Pierre Vilar goi mailako eskola normalaren ikasle ohia, letra modernoetan agregazioduna eta frantses... [+]


Bizimi˝ak antzezlana
"Euskal Herrian gatazka armatuak utzi dituen min guztiak azaleratzen ditugu oholtza gainean"

Bizimiñak ikuskizuneko sortzaile Itziar Elias (Azkoitia, 1980) aktoreak azaldu ditu musika, antzerkia eta marrazkigintza lanaren nondik-norakoak Apirilaren 20an Laudioko Laudioalde aretoan izango dira, 19:00etan.


Aulesti euskal antzerkiaren hiriburu bihurtuko da apirilaren 2tik 7ra

Artedrama Topaketen hamahirugarren edizioa egingo dute datorren hilaren 2tik 7ra Aulestin eta, horrekin batera, ADEL laborategiaren hemezortzigarren edizioa. Egunero antzezlanak ikusteko aukeraz gain, arte eszenikoen inguruko formazio eta elkartrukerako erreferentziazko zita bihurtu da Aulestikoa jada.


2018-03-13 | Euskal Irratiak
"Zazpi senideko" anaitasunaren inguruko zazpi istorio biltzen dituen antzerki obra

Estreinatu dute Fuchs anaien azken ikusgarria: "Zazpi senideko". Anaitasunaren inguruko zazpi istorio biltzen dituen antzerki obra da.


2018-03-11
Nicole Lougarot. So kritikoa maskaradei
"Gaizki uzten nau maskaradetan buhameak nola agertzen diren ikusteak"

Berez gustuko baditu ere, maskaradei buruzko ikuspegi kritiko bat plazaratzen dabil zuberotar antropologoa. Buhameei buruzko arrazismoa antzemanik, maskaradetako diskurtsoa aldatzeko deia egin du: “Maskaradak betiere maskaradak ditukezu hori aldatuz gero ere”. Tradizioaren karga eta Euskal Herriko buhameen historiaren inorantzia dira batez ere aldaketarako oztopo. Haren ekarpenak ez dira, ordea, denen gustuko.


2018-03-07 | Kanaldude.tv
Donibane Garaziko 2018ko libertimendua
MULTIMEDIA - erreportajea

Otsailaren 11an ospatu zuten Donibane Garaziko libertimendua, dantzari, zirtzil eta bertsolariek eramanik.


2018-02-27 | ARGIA
'Mami Lebrun' antzezlanak irabazi du Donostia Antzerki saria

Xake Produkzioak taldearen Mami Lebrun antzezlanak irabazi du Donostia Antzerki saria, urtero Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak euskarazko antzezlan bati egiten dioten aitortza.


Libertimendua Donapaleutik pasatu da Bankarako bidean

Ez da jakiten gazte belaunaldi bakoitzak zertan mamituko duen  bazterrak inarrosteko daraman sugarra.  Inauteri giroko Libertimenduan aurkitu dute, antza, Iparraldeko gazte batzuek. Eman su, neska mutilok, garraztasun gehiegi ez baina errukirik ere gabe, ez sorginei  (horretarako gaude heldu burutsuok eta EITB) baizik eta zerbait aginte –material zein sinboliko- duen orori.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude