Plazara, zertara?

Holaxe galdetu zidan ahizpak, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, Herriko Plazan antolatutako elkarretaratzera gonbidatu nuenean. Niretzat nabarmena zena berarentzat ez zen nonbait, eta gogora ekarri nion, 90etan, gay eta lesbianen eskubideen aldeko mugimenduetako arduradunek  ezkontza eskubidearen alde egin behar genuela adostu zutenean, nola batek baino gehiagok bere buruari galdetu zion: plazara, zertara eta ezkontza eskubidearen defentsan? Horixe egin baikenuen, ekainaren 28an bezala, urteak dituen gainontzeko egunetan ere, 2005ean Espainiako  Estatuan eta amaitzear dugun 2013an Frantziakoan, lege aldaketak gertatu diren arte, izan ere, helburua ez zen ezkontzea, gainerakoekin eskubide eta betebeharretan berdintasunean bizitzea baizik.

Sexu askapenerako borrokak, feminismoa izan zuen aitzindari eta azken honek egindako aurrerabidearen erakusgarri da Argiaren 2.392 alean, azaroaren 24koan, Estitxu Eizagirrek egindako erreportajea.  Hezkidetza hezkuntzan du aztergaia, eta bertan, besteak beste, Elorrioko Institutuko esperientziaz eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkidetza eta Genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida-Planaz dihardu. Bere esparrutik harago begiratzeko gai den edozein hizkuntza teknikariren bekaizkeria esnatzeko modukoa da artikulua, terminologian, edukietan, ikuspegietan eta lan prozeduretan puska bateko aldea ateratzen diolako ikastetxeetako edozein hizkuntza normalizazio plani.

Eta hau guztia diot, uste dudalako, euskalgintzak ere, aurreko askapen prozesuak izango dituela aitzindari XXI. mende hastapen honetan. Horretarako, bere burua askapen prozesu gisa irudikatzen asmatu beharko du eta beste askapen prozesuekin aliantzak eraiki, hizkuntzen eta hiztunen berdintasun printzipioa eztabaidaren erdigunera ekarriz. Izan ere, egun indarrean dauden hizkuntza legeak berdintasun printzipioa urratzen dute eta honek eguneroko bizitzan botere harreman desorekatuak elikatzen ditu hiztun talde desberdinen artean, errealitatea desitxuratuz, sufrimendua eraginez eta elkarbizitza zailduz.

Euskaltzaleon Topagunearen eskutik lehenengoz “Euskarak 365 egun” kanpainarekin, erakundeen ospakizun eta adierazpenekin osatutako Euskararen Nazioarteko Egunari kaleko oinezkoen ahotsa eta lekukotasuna gehitu nahi izan dizkiogu. Eguna geure egiteko, kolorea eta bizitza ematera atera gara kalera, dagokigun lekuan jartzera, hemen gaude esatera, askatzera, nonahi, noiznahi, orain, hemen, geu izateko euskararen herrian.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude