Biolentzia ekonomikoak


Juan Mari Arregi
2013ko abenduaren 15a

Euskal Herrian kale borroka ekintza bat dagoen bakoitzean, horrek sor dezakeen biolentzia politikoa berehalakoan eta irmo kondenatzen dute politikari, gobernu eta euren terminal mediatikoek. Gertatu bezain laster, denak lehiatzen dira ea zeinek irmoago eta gogorrago salatzen edo kondenatzen duen. Halako biolentziak baino ez baleude moduan. Politikari, gobernu eta terminal mediatiko horiek berek ahazten dute –edo ezkutatzen dute– beste mota bateko biolentzia ekonomiko, sozial eta laborala jasaten duela biztanleriaren zati handi batek.

Isildu egiten dira kapitalismoaren aurrean, zeina etorkizunean miseria eta pobrezia baizik izango ez duten milaka gazteei eragiten dien langabeziaren erantzule den. Isiltzen dira milaka herritarrek kobratzen duten pentsio txatxuak (350-400 euro hilean) ikusita. Eta lan istripuekin ere mutu geratzen dira, urtero Euskal Herrian ehun langile baino gehiago hiltzen diren arren. Ez dute ezer esaten amiantoaren erabilerak sortutako egoera larriaz; aurten 14 heriotza eragin ditu eta 2008tik 120 dira haren ondorioz hil direnak. Enpresen eta multinazionalen deslokalizazioak ehunka langile kalean utzi ditu, baina isilik segitzen dute. Iruzurgile fiskal handiei txintik ez diete esaten, eta jakina, paradisu fiskalak ezabatzeko ez dute ezer egiten. Ez diegu ezertxo ere entzun bankuek kredituaren iturria itxita dutela salatzeko; alderantziz, gure poltsikoetako dirua erabili dute banku horiek salbatzeko. Etxegabetzeen aurrean isilik daude, suizidioak eragiten dituela jakinda ere. Eta langileen kontrako lege antisozialak bedeinkatzen dituzte.

Ordua da halako hipokresia politikoa albo batera utzi eta biolentzia horien guztien kontra gogor eta berehalakoan ekiteko, baita haien atzean dagoen sistema kapitalistaren kontra ekiteko ere, jendartearen zati handi bat larri baitago.

Kanal honetan artxibatua: Murrizketak

Murrizketak kanaletik interesatuko zaizu...
2018-05-21 | ARGIA
Frantzian 'Herri Uholdea' deitu dute 26rako Macronen politiken kontra

Frantzian ezkerreko hainbat alderdi politiko, sindikatu eta gizarte mugimenduk dei egin dute datorren larunbatean, maiatzak 26, Emmanuel Macron presidenteak ezarri dituen politiken kontra borroka egiteko mobilizazioak burutzera. Marée Populaire [euskaraz libreki Herri Uholdea esan daitekeena] delakoak sakondu nahiko luke Nuit Debout mugimenduak irekitako ildoan.


2018-05-11 | Juan Mari Arregi
Zerga gutxiago aberatsei
Elkartasunetik gutxi duen "ezkutu fiskala"

EAJ eta PSEk, PPren laguntzaz elkartasunetik gutxi duen zerga-babesa edo “ezkutu fiskala” berpiztu dute Gipuzkoako aberatsenentzat, eta aldi berean menpekotasuna saihesteko laguntzak murriztu dizkie 4.330 familiari.


2018-04-04 | ARGIA
157 langile kaleratu eta gainerako 273ei soldata jaitsiko die Productos Tubularesek

Martxoaren 8tik greba mugagabean, Trapagarango Productos Tubulareseko langile-batzordea asteazken honetan bildu da zuzendaritzarekin eta azken honek bere asmoak jakinarazi dizkie. 430 langileko enpresan, 173 kaleratu nahi dituzte eta gainerakoei lan-baldintzak gogortu, lan-hitzarmena apurtuz.


7.000 sinadura bildu dituzte Gipuzkoako Aldundiaren garraio-murrizketaren kontra

Murrizketarik ez! herri plataformak Foru Aldundiak garraio publikorako egindako aurre proiektuaren aurka 7.000 sinadura bildu ditu, horietako 2.500 Tolosaldean.


2018-03-04
Bizimodu murritza normalizatu ez dadin

“Ez kezkatu pentsioengatik, zure txanda heltzen denean ez da jubilaziorik izango eta”. Zeinek ez du inoiz entzun horrelako sasi txantxarik? Gazte askok, kontzientzia soziala dutenetik, murrizketa baino ez dute ezagutu, “ongizate-estatua” totemaren etengabeko inausketa, besterik.


2018-02-22 | Miren Osa Galdona
Gipuzkoako autobus murrizketen aurka 7.000 sinadura bildu dituzte

Gipuzkoako Foru Aldundiak autobus zerbitzuak murrizteko hartutako joeraren aurrean sinadura bilketa abiatu du Murrizketarik Ez! herri plataformak. Otsailaren 27an sinadurok erregistratuko dituzte eta bide batez, protesta martxa antolatu dute.


2018-02-19 | Laborari
Maite Barberarena, erizainen grebaz: "Ez gara makina batekin ari, jendeak dira!"

Maite Barberarena erizain laguntzaile ari da Isturitzeko Pausa Leku zahar etxean. Menpekotasun egoeran diren zaharren zaintzan ari diren profesionalek urtarrilean greba handia egin zuten Frantziako Estatu osoan, beren eskuetan dauzkaten zaharrak hobeki zaintzeko lan baldintza egokiak eskatzeko.


2018-02-11 | Igor Agirre
Gipuzkoako autobus zerbitzu publikoa
Zuk diozu aldaketa, nik diot murrizketa

Gipuzkoako zati handi bati autobus garraio publikoa eskaintzen dion Lurraldebus zerbitzuan lineak eta maiztasunak birmoldatzen ari da Gipuzkoako Foru Aldundia. Debagoieneko, Buruntzaldeko eta Tolosaldeko herrietan kezka handia sortu du Diputazioaren egitasmoak, murrizketak dakartzalako haien esanetan.


2018-01-24 | ARGIA
Murrizketa "galaktikoak" salatu ditu Berri Otxoak taldeak Barakaldon

Darth Vader Barakaldon izan zen astearte goizean, guardia inperialeko bi soldadurekin batera: mozorro horiek baliatu ditu Berri Otxoak taldeak Barakaldoko Udalaren aurrekonto proiektua salatzeko.


2018-01-11 | Andoni Mikelarena
Hildako bat eta ehunka atxilotu murrizketen aurkako protestetan Tunisian

Tunisiako gobernuburuak murrizketak egingo dituela adierazi eta urtea hastearekin batera milaka herritar kalera atera dira austeritate politiken aurka. Istilu handiak izan dira eta pertsona bat hil da.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude