Lurra denona izan dadin

  • Lurzaindia SCA Ipar Euskal Herriko laborariek sortutako kolektiboa da. Azken hamarkadetan pairatzen ari diren laborantza lurren espekulazio eta galeraren aurrean, kolektibo honek lur horiek erosi eta merkatutik behin betiko ateratzeko ardura hartu du.

Lurzaindiako kideak kolektiboaren inaugurazioan, 2013ko urtarrilean.

Iparraldean turismoak gora egin duela-eta, orain arte laborantzarenak izan diren lur asko eta asko azpiegiturak eta etxebizitza berriak eraikitzeko erabili dira. “Laborariz osatutako hainbat kolektibo kezkatuta geunden arazo larri horren aurrean”, dio Dominique Ameztoyk, Euskal Herriko Laborarien Batasuneko (ELB) kideak. “Kezka horren fruitua da 2013. urte hasieran sortu den Lurzaindia”.

Kolektiboa, aurretik laborantza lurren alde borrokan aritutako beste zenbait talderen batasuna da: ELB, Arrapitz, Euskal Herriko Laborantza Ganbara (EHLG) eta Inter Amap (laborantza herrikoia atxikitzearen aldeko familiez osatua). Lurzaindiaren eginkizuna zera da: kideek ordaindutako kuoten bidez diru-funtsa sortu eta laborantzarako lur oro saltzear dagoen bakoitzean, lur hori erosten lehenengoak izatea. Horrela, lur hori Lurzaindiaren jabetza izatera igarotzen da, merkatutik ateraz, eta ezingo da berriz saldu. Laborariek erabili ahal izango dute, baina partikularrak jabe izan gabe.

“Frantziako Estatuan, lur ororen salerosketan erabaki eskubidea duen erakunde bat dago, SAFER izenekoa. Edozein jabek lurren bat saldu nahi badu, erosleak erakunde horrekin hitz egin behar du lehenbizi, eta ahal badu, prezioaren berrikusketa bat eskatu ere –azaldu du Ameztoyk–. Guk beti lehenengoak izan nahi dugu hori egiten, lur hori edozein enpresa eraikitzailek baino lehenago eskuratu ahal izateko”.

Lurra zaintzeko, erne egon behar

Lurzaindia hiru zatitan banatua dago: alde batetik, kolektiboa osatzen duten kide guztiak biltzen dituen biltzar nagusia, kuota ordaintzen dutenak alegia; bestetik, lurren salerosketarako dirua kudeatzeaz arduratzen den taldea, ERNE izenekoa; eta azkenik, zaintza eta etika kontseilua. “Kolektiboak 1980ko hamarkadan existitzen zen beste sozietate bati hartu dio lekukoa. Sozietate horrek noizean behin diru-bilketa kanpainak egiten zituen salgai zeuden etxaldeak eta horien lurrak erosteko. Lurzaindia sortu genuenean, sozietate horrek erosita zituen hamasei etxaldeak gure baitan hartu genituen. Ezberdintasuna da SCA formulari esker etengabe dirua biltzen aritu gaitezkeela, hau da, ez diogula inongo erakunderi baimenik eskatu behar dirua biltzeko”.

Kolektiboa nahiko berria denez, oraindik ez dute lur berririk eskuratu, oinordekotzaz jasotako hamasei etxalde horiez gain. Gaurko egunez jada 240.000 bat euro bilduak dituzte, baina salerosketa prozesuan daude oraindik: zenbait lur begiratzen, beste batzuk negoziatzen, SAFER erakundearekin harremanetan… Baina, batez ere, espekulatzaileen aurrean aditzera ematen: “Laborariok arazo larri bat bizi dugula jakinarazi nahi dugu, eta ez garela besoak gurutzaturik geldituko. Gainera, hainbat herriko etxek ere dirua eman digute. Horrek esan nahi du Ipar Euskal Herriko udal batzuk ere gure alde ditugula”, azpimarratu du Dominique Ameztoyk.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Auzolan esperientziak
'Eutsi geureari' goiburuarekin abiatu da Errigoraren udaberriko kanpaina

Nafarroako erdialde eta erriberako nekazariei eta euskalgintzari babesa adierazteko produktu loteen eskaerak egin daitezke Errigora. eus webgunearen bitartez. 'Eutsi geureari'  izeneko kanpaina abiarazi zuten atzo eta martxoaren 13ra arte aukera dago saski horietako... [+]


14.000 saskitik gora saldu ditu Errigorak, eta 185.000 euro bideratuko ditu euskalgintzara

Hamar urte dira saskiekin hasi zirela eta bi milioi euro bildu dituzte guztira.

 


Errigora, hamar urte euskarari puzka

50 euroko saski bakar eta "biribila" eta komunitatea batuko duen argazki erraldoia atera nahi dituzte urteurrena ospatzeko kanpainan. Azaroaren 9ra bitartean egin daiteke saskien eskaera.


2023-10-15 | Leire Artola Arin
Emakume baserritarrak, funtsezkoak bezain ahaztuak

Baserritar bat abereak gobernatzen edo traktorea gidatzen irudikatu beharko bagenu, ziurrenik gizon heldu bat imajinatuko genuke. Erreportaje honetarako elkarrizketatu ditugun baserritarrek, ordea, erakutsi digute iruditeria folkloriko horren atzean badaudela landa eremutik... [+]


Ludoteka euskaldunak Nafarroa erdi eta hegoaldean, aisialdian ere haurrak euskaraz aritu ahal izateko

Nafarroa erdi eta hegoaldean euskaraz ikasi bai baina erabiltzeko aukera gutxi du haur askok. Herri horietan aisialdia euskaraz gozatu ahal izateko asmoz jaio ziren Jolasteka ludoteka euskaldunak. Ikasturte honetan gutxienez 16 herri, 22 jolasteka eta 3 eta 12 urte arteko 211... [+]


Eguneraketa berriak daude