Kontrolpean

Irailaz geroztik, elektrizitate-konpainiakoak lau aldiz etorri dira kontagailua aldatzera. Argi esan diegu ahoz eta idatziz: ez dugu nahi kontagailu digitalik. Baina etortzen jarraitzen dute.

Esaten digute doan dela kontagailu-aldaketa, baina guk ez dugu ikusten arrazoirik ongi dabilen kontagailua aldatzeko. Azken bisitan, paper bat sinatu nuen gure uko erabatekoarekin. Etorri zen langileak aipatu zuen agian agindu judizialak baliatzen hasiko dela enpresa. Susmagarria da halako ahalegin handietan aritzea enpresa bat, ez bada asko duela irabazteko.
Arrazoi asko daude kontagailu digitala jartzeari ezetza emateko (lanpostuen galera, adibidez), eta kasu emateko modukoa da gure kontsumoen gaineko kontrola zorroztuko dutela.

Orain aldian-aldian kontagailua irakurrita dakite zenbat elektrizitate gastatzen dugun. Kontagailu digitalen bidez, etengabe –gau eta egun– kontrolatuko dute noiz, nola eta zertan kontsumitzen dugun argindarra. Horri esker, izugarrizko boterea (ekonomikoa, baina ez hori soilik) eskuratuko du xede teoriko gisa herritarrei elektrizitatez hornitzea duenak.
Beste kontrol bat, hori gabe ere aski kontrolaturik bizi garenontzat.

Beti izan baitira susmoak eta zantzuak herritarron gaineko kontrolari buruz, eta azkenotan susmoak ebidentzia bilakatzen ari dira. Nafarroako irakasleei buruzko Guardia Zibilaren txosten erreserbatuaren aferak, adibidez, jende askoren susmoak berretsi ditu. Agerian gelditu berri diren nazioarteko zein herrialdeen barneko espioitza kasuek bezala. Eta gero eta nabarmenagoa da ordenagailu, mugikor eta halakoen bidez gure bizitzetan sartzeko ahalmen izugarria dutela.

Kontrola beti egon da hor, eta teknologia berriek –zeinek eta teorian gure bizimodua errazten omen duten horiek beraiek– kontrol hori areagotu eta erraztu dute. Geure borondatez (libreki?) geuk ordaintzen ditugun tresnak baliatzen dituzte gu kontrolatzeko.
Segur aski, ezer gutxi egiten ahal dugu kontrol-sistema horien kontra, baina komenigarria da haien existentziaz jabetuta egotea.

Eta behin ohartuta, zer? Kikildu gaitezke, edo irudimenari eta umoreari heldu. Eta esperimentatu. Batzuetan, klik batzuk aditzen ditugu telefonoan. Duela bi urteko hauteskunde espainiarren garaian ohartu ginen klikadak hitz jakin batzuk esan ahala aditzen genituela. Gure lagun Amaiurren urtebetetzea aipatu, eta klik egin zuen telefonoak.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2013ko abenduaren 08a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude