Hiztunak mutu uzteko estrategiak

Euskararen kate hautsiak du izena Dabid Anautek ondu duen mila orriko liburuak. Euskal Memoria fundazioak argitaratu du lana, euskarak mendez mende jasan duen zapalkuntzaren bilduma. Apalean gordetzeko horietakoa da.

Errepresio bide anitz erabili da historian zehar euskara azpiratzeko, hiztunek hizkuntzari izkina egitea lortzeko, euskaldunak mutu uzteko. Kolore askotako zapalketak ageri dira liburuan; zigor gogorrekoak, mehatxuzkoak, eta ez beti hain bortitz eta nabarmen, ezari-ezarian aritu dira sarri, higaketan.

Anautek, bilketa lan handian, ez ditu zapalkuntzaren lekukoak eta estrategiak soilik kontatu, herritarrek haiei aurre nola egin dieten ere azaldu du. Errepresioa jasan zuten hainbat euskaldunen lekukotasunak jaso ditu, baita adituei egindako elkarrizketak ere.

Gertatutakoa ez errepikatzeko eta ez ahazteko argitaratu du Euskal Memoria fundazioak lan hau, ez da kasualitatea liburuaren izenburupekoa: Hizkuntza zapalkuntzaren memoria.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
2024-03-25 | Leire Artola Arin
Burbuilaren ostean badago zer erein

Irundik Baionara, ezin ezkutatuzkoa izan da 23. Korrikak eragindako harrotasuna. ‘Herri Harro’ leloak zentzua hartu duela ikusi dugu lekuko hartzaileen aurpegietan, eta atzetik euskararen alde oihuka aritu diren korrikalariengan. Bakoitzak bere gorputzetik eta bere... [+]


Inoizko Korrikarik ikusiena izan da

1.700.000 ikustaldi izan ditu EiTBren emanaldiak –Hamaika TBrenak gehitu behar zaizkio–. Pozik agertu dira AEKko arduradunak: “Inoizko Korrikarik erraldoi eta anbiziotsuena lortu dugu, herria harro egoteko modukoa”.


Eguneraketa berriak daude