argia.eus
INPRIMATU
‘Mendizalearen Hiztegia’ argitaratu du Ostadar Mendi Taldeak

Onintza Irureta Azkune @oirureta 0000ko ren 00a
Jonmikel Intsausti.
Jonmikel Intsausti.

Jonmikel Intsausti lazkaotarrak hiru zaletasun batu ditu lan honetan: mendizaletasuna, informatikari lanbidea eta euskaltzaletasuna. Sei urtez jardun du lanean buru-belarri. Ez da bakarrik aritu, bidelagun izan ditu Ostadar Mendi Taldeko kideak, Urretxu-Zumarragako Zintzo Mintzo euskara elkarteko kideak eta mendiari lotutako hainbat esparrutako adituak.

6.000 termino bildu dituzte hiztegian eta euskaratik gaztelaniara, eta alderantziz, kontsulta daiteke. Mendizalearen Hiztegia ez dute paperean argitaratuko, besteak beste horretarako diru baliabiderik ez dutelako. Alabaina, sarean dago www.ostadar.org webgunean.

Intsaustiren esanetan, mendia Ostadarrekoentzat eremu zabala da eta horregatik esparru ugari hartu dituzte kontuan: botanika, eskalada, goi mendia, geografia, espeleologia eta abar.

Hiztegia elikatzeko hainbat iturritara jo dute, hala nola, Hiztegi Batua, Elhuyar, UZEI eta Wikipedia. Hala eta guztiz ere, iturririk aberatsena hogei urtean Ostadar Mendi Taldeak egindako mendi-ibilbideez idatzitako dokumentuak izan dira.

Hiztegia letraz letra kontsulta daiteke, bilaketa askea ere egin daiteke, eta osorik pdf-formatuan ere badago.