Likinkeriaren bitsa

Bartolome madariagak honela deskribatu zigun dantzaldia: “Kazuelan erlea legez, mordo batean gizon eta andreak nahasian”. Areago, “mutilak eta neskak, guztiak, zintzotasuna galtzeko prest” joaten zirela festara. Mutilak neskaren aurrean “mila keinu indezente” egiten zituzten “hezi gabekoak, asto basatiak” ziren. Neskak “bularrak berariaz jasota, edo armatuta, edo paparra agerian” agertzen zirela dantzara. Haien aurrean “zenbat eta indezentzia gehiago” egin, hainbat pozago izaten zirela, “labainkeriaren eta likinkeriaren bitsa” zeriela. Bartolomek esaera gaiztoaz definitzen zituen: “Ez zaio beleari usoa esaten, ez bada belea”.

Dantzaldia hasi eta “nahi duenak nahi duena egiteko ordua da” irakurrita irudimena hegan. “Lizunkeriaren sua eta kea da nahaste horretan entzuten eta ikusten den guztia”. Ni zur eta lur. “Begirada eta jarrera likitsak. Musu emateko keinu eta oratze lohiak. Gorputzarekin elkar jotze lizunak. Eta hori guzti hori, dantza bakoitzean, geratu gabe, neskak mutilari eta mutilak neskari”.

Juergasmoaren gailurrean bi dantza bereizi zituen Madariagak. Lehenengoan, “dantza arinean, oin biak labain eginda, plazaren erdian jausita geratzen dira andrazkoak”. Jendea “begira, txaloka”. Bigarren dantzan “noiz aurpegiarekin, noiz besoekin, noiz sabelekin, noiz alboekin” elkar ukitu eta jotzen, “bai neska eta mutil, keinu lizun eta lotsagarriak galdetu gabe egiten dizkiotela elkarri”.

Dantzaldia bukatuta, garrasi, txilio eta birao artean, neska-mutilak elkarri oratuta “doaz plazatik etxera, aldi batean nahasian eta mordoan oihuka, deiadarka, barrez eta oratuta, lizunkeriaren festa eta hatsa dariela”. Plazatik ateratzean “neskak, halakoak izan arren, askotan koloreak gorrituta” zetozela zioen Madariagak: “Euren iduneko zapiak askatuta eta burukoak okertuta, ikusi gabe sinetsi ezin daitekeen moduan”.

Ohikoak omen ziren “irteera zikin horretan neska eta mutilen artean, nork nori asko ez dakiela nahasian, zirri ukitze lohiak, oratze lizunak, eskuka likitsak, bekaturako gonbiteak eta beste lizunkeria asmoak”. “Horra hemen nola egiten diren plazetako festak” dio Bartolome Madariagak. “Ez dut ezer esan gehituta. Bai asko gutxituta, zatarkeria lizun guztiak paperean ez jartzearren”.

Orain bi mende idatzi zituen hitzok Frai Bartolomek. Soka-dantza, fandango eta arin-arin-ei buruz idatzi zituen. Nik begiratzen diot fandangoari, begiratzen diot arin-arinari eta ez dakit zer pentsatu. Ez dakit beleak ala usoak, baina bietako batek kuku egin digu!

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2013ko abenduaren 01a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#4
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Eguneraketa berriak daude