Sindromeak

Bigarren mailako zelaietan jokatzen ikusten du bere burua eroso EAJk. Bigarren mailako lehiaketan. Lehen mailakoak izu eszenikoa ematen dio. EAJren ideologian independentzia amets kimerikoa da. Hau da, neuk ere badut gure etxeko egongelako horman Everest mendia agertzen den argazki ederra. Everest dut amets, baina badakit ez naizela inoiz hara –gora– igoko. Beste hainbeste gertatzen zaio EAJri: independentziaren ametsetan bertigoa eta gonbito larria sartzen zaio bat-batean. Altuerako sindromea bizi du. Mendi maldan gustura, tontorrik egingo ez duela onartuta. EAJk gobernatzen dituen erakundeak, gainera, lokalak dira, ez dute estatu entitaterik adierazten. Ezti mamitan sentitzen da itxurakeriak egiten, gobernatzen dituen erakundeek eragin probintzianoa baino ez dutela jakinda. Nahikoa du botere politiko-ekonomiko-kultural kafeinagabea kudeatzearekin, Peter Panen sindromeak jota dabil EAJ, bizitzarekiko (politikarekiko) jarrera lumatu bako txori kumearenaren antzera, nagusi (independente) izateak sekulako kaltea eragingo diolakoan. Konforme da esku artean darabilen botere kuotarekin. Harro dago horretaz, gainera. Baina ez da konturatzen alderdi jostailua baino ez dela. Edo bai. Eta inoren menpe izateak segurtasuna ematen die. Nahiago du arrainontzian bizi, itsaso zabalean baino. Babestuta sentitzen da, Estokolmoko sindromea bizi du, jakin barik, edo jakinda, inoren legeen kudeatzaile-jopu baino ez dela. Bere bidea egiten jarraitzen du, bidea bera egitea duela helmuga. Eta bide horretan bidaide aukeratuak (PP-PSE) lehen mailan jokatzea galarazi eta oztopatu egiten dioten berak dira. Baina zer ardura dio horrek: lehen maila, Everest tontorra, amets huts baino ez da. Bestelako bidelagunik izateak Espainiaren gaitzespena ekarriko lioke eta EAJkoak oso leialak dira babes maternala eskaintzen diotenekin. Katalunian, ostera, Esquerra Republicana (ERC) aukeratu dute bidelagun CíUkoek (Convergència i Unió), eta independentzia dute helburu. Eta ez autogobernu maila handiagoa, Itxaso Atutxak (EAJ) eskatu bezala, Andoni Ortuzar jaunak esandakoaren harira datorrena: “Gu beste bide batetik ari gara, beste lehentasun batzuk ditugu, independentziaren eredua iraungita dago”. Eta hau argi geratu da Iñigo Urkulluk Ameriketara egin duen bidaia folklorikoan. Aginte probintzianoa duen agintari zentsuratzailearen bidaia egin du, gainera.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude