Izan otzana

Eskandalua zabaldu da Granadako artzapezpikutzak emakumeei ezkontzeko eta otzan izatera dei egiten dien liburua argitaratu duelako. “Ezkon zaitez eta izan zaitez otzana”, edo halako izenburua du perlak. Harrigarria egiten zaigu egun, halako zerbait, lasai zabaltzen ibiltzea batzuk.

Baina tira, oraindik norbaitek ezkondu eta men egitera bideratutako etorkizuna nahi badu, hor du bere Biblia; bide batez esateko, emakume batek idatzia. Beraz, ahotsa goratzeko, edo nahi duena egiteko gogo zipitzik sartzen bazaio, bertan izango ditu inpultsoei eusteko gomendioak. Emakumeengandik emakumeengana.

Baina pentsatzen jarrita, hain ageriko diren diskurtsoek beste hainbatek baino gutxiago izutzen naute. Izan ere, gehiago dira emakume moderno, ama, independente baina arduratsu, langile baina etxekoandre, guapa baina zainduegia ez, irekia bai baina ez puta... eta halakoek iradokitzen dizkiguten mezu eskizofrenikoak.

Eta nago, horiek denak gehiagok barneratu eta bete nahi dituela, eta horretarako ez dago gida-libururik. Izan ere, gure artean diotsuet, nagoelako, ez dela halako emakumerik existitzen.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude