Gerrazalekeria eta zurginaren artea

Bi album helarazi dizkigu Txalaparta argitaletxeko Mikel Sotok, tapaki gogorrekoak biak, inpresioaren kalitateagatik eta irudien orijinaltasunagatik ikusgarri egiten diren horietarikoak. Bata, Ez da munduan min handiagoa ematen duenik, Paco Livanek idatzia –Boli Kostako herri-ipuin batetik abiatuta, antza– eta Roger Olmosek ilustratua. Hiena bat eta erbi bat ditu protagonistak eta, oro har, zintzotasunaz dihardu.

Iban Barrenetxearen Zurginaren ipuina dugu bestea, 2012an Euskadi Saria jasotakoa, gaztelaniazko haur eta gazte literaturan. Euskaraz bikain emana dago, Arkaitz Goikoetxeari esker. Firmin zurgin fina du protagonista, eta Von Bonbus baroi gerrazalearen jokamoldea istorioaren gakoa. Testu luzexka du, albumetan ikusi ohi denarekin alderatuta. Aipamen berezia, halaber, lau tolesetan emana eta posterraren moduan zabaltzen den ilustrazioari.

Motzean esanda, ipuin-ipuina da zurginarena, irudimen eta ingenio handikoa, umorea ardatz nagusitzat hartu duena. Izugarri dibertitu naiz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Literatura
2024-04-21 | Reyes Ilintxeta
Elisabeth Pérez. Sorkuntzaren defendatzailea
"Adimen Artifiziala etorkizuneko tresna ei da, baina bere funtsa iraganeko sormen lanak lapurtzea da"

Martxoan Iruñean egin zen liburu denden kongresuan ezagutu nuen Elisabeth sortzaileen lana pasioz defendatzen Adimen Artifizial sortzailearen aurrean. Handik gutxira elkarrizketa egiteko gelditu ginen Bolognako Liburu Azokara eta Kolonbiara joan aurretik. Aitortzen dut... [+]


Mamu bat gure artean da

Eguzkiarekiko gertutasunak moldatu egin ei du Lurrak duen abiadura, eguzkia inguratzeko mugimenduan. Beste abiadura batzuk ere badira, ordea, eta balirudike lurraren abiada gero eta azkarragoa dela edo, bederen, aldaketak etengabean ditugula orpoz orpo jarraika. Egoera honetan,... [+]


Euskal Herriaren lehen atlas kartografikoa osatu dute

Ramon Oleagak eta Jose Mari Esparzak egina, 300 mapa dakartza Imago Vasconiae izeneko bildumak eta Interneten ere kontsultagarri dago. Euskal Herriaren historiaren bilakaera irudikatzeko eta "ikerketarako jatorrizko materiala izateko" ezinbesteko tresna sortu dute... [+]


Autorrealizazioa irakasgai

Irakaskuntzan "aniztasuna" aski ezaguna den kontzeptua da, eta irakasleok (ez zara harrituko Bestiak liburutegian ere irakasleak badaudela jakitean) aniztasuna bermatzeko, askotan, ikasle talde heterogeneoak egiten saiatzen gara. Baina badugu desberdinen arteko... [+]


Gorputz hotsak
"Literatura izan da tristezia ulertzen lagundu didana"

Erantzunik gabeko galderez inguratuta eta “tristezia sakona” sentituz bizi izan da Daniela Cano. Artista kolonbiarra da, eta pandemia betean Madrilera ihes egin behar izan zuen Kolonbian mehatxatuta zegoelako. Arteaz, bereziki literaturaz baliatzen da erantzunak... [+]


Eguneraketa berriak daude