Richmond (Virginia, AEB), 1830. Henry Brown izeneko 15 urteko esklaboa tabako sail batean lan egiten hasi zen. Egun batez Nancy ezagutu zuen, alboko sailean lan egiten zuen beste esklabo bat. Ezkongaialdi laburraren ondoren eta, jakina, bi jabeen baimena lortuta, elkarrekin ezkondu ziren. 1848rako bikoteak hiru seme-alaba zituen, eta laugarrena bidean zen. Baina Nancy eta hiru haurrak esklabo salerosle bati saldu zizkion jabeak eta laurak Ipar Carolinara eraman zituzten. Galtzeko ezer ez zeukanez, Henry Brownek kosta ahala kosta askatasuna lortuko zuela erabaki zuen orduan.
Eta horretarako plan bitxia bururatu zitzaion: bere burua postaz bidaliko zuen Filadelfiara. Bidalketaren abiapuntuan eta helmugan konplize bana behar zuen esklaboak. Richmonden Samuel Alexander Smith abolizionistarekin jarri zen harremanetan, askatasuna lortua zuen esklabo ohi baten bidez. Smithi 86 dolar eman zizkion, operazioaren gastu guztiak ordain zitzan, eta Philadelphia Anti-Slavery Society elkartearekin hitz egiteko eskatu zion, kideetako batek bidalketa onar zezan.
1849ko martxoaren 23an, Henry Brown metro bat luze, metro erdi zabal eta ia metro bat altu zen kutxan sartu zen. Smith igorleak Adams Express konpainiaren bidez eta Filadelfiako elkarteko buru James Miller McKim-en izenean bidali zuen paketea. Barrutik oihal lodi batez forratuta zegoen kutxa, kolpeak leuntzeko, eta Brownek galleta gutxi batzuk eta urontzi betea eraman zituen gurdi, tren eta lurrunontzi bidezko 27 orduko bidaian. Martxoaren 25eko goizaldean, McKimek eta elkarteko beste zenbait kidek kutxa zabaldu zuten; Brown askeak esandako lehen hitzak “zer moduz zaudete, jaunak?” izan omen ziren.
Henry Box Brown esan zioten handik aurrera. Abolizionismoaren ikono bihurtu zen eta hitzaldiak ematen hasi zen batetik bestera. 1850ean Fugitive Slave Act (Esklabo Iheslarien Legea) delakoa onartu zutenean, Brownek Londresera alde egin zuen, atzera Virginiako tabako sailera eramango zuten beldur. Ingalaterran, hasieran, jarduera abolizionistari eutsi bazion ere, handik urte batzuetara militantzia baztertu eta lan etekintsuagoetan hasi zen (hipnotizatzaile eta prestidigitadore jardun zuen). Berriro ezkondu zen emakume britainiar batekin; erabakia gogor kritikatu zuen hainbatek, Brownek ez zuelako sekula ahaleginik egin bere familia topatzeko, guztien askatasuna erosteko adina diru aspaldi bildua zuen arren. Finean, besteei gustatu ala ez, Henry Brownek nahi zuena egiteko askatasuna zuen.
1991n Alpeetan Ötziren gorpua aurkitu zutenetik, egoera oso onean kontserbatutako 5.000 urteko arrastoak ikerketa asko egiteko erabili dituzte. Hasieratik arreta eman zuten azalean zeuzkan 61 tatuajeek. Adituek uste zuten tatuaje horiek azalean ebaki txikiak eginda eta,... [+]
Esmirna (Turkia), 1647. Sabbatai Zevi rabinoak (1626-1676) bere burua mesias izendatu zuen. Autoizendatze horrek ez zuen une horretan oihartzunik izan. 1651n Esmirnatik egotzi zuten eta hainbat urtetan Grezian, Trazian, Palestinan eta Egipton ibili zen, noraezean. Baina 1665an... [+]
Muru Artederreta herrian, Murugain izeneko muinoan, Burdin Aroko herrixka baten horma agerian geratu da, AHTren lanentzako laginak hartzen ari zirela. Bizilagunen hango elkarteak salatu du trenarentzako tunel baten ahoa eraikitzeak harresiaren zati bat suntsituko lukeela.
Gerratik ihesi 1937ko ekainean Donibane Garazin Bilbo eta inguruetako 600 haur jaso zituzten. Hiriburuko Ziudadelan Eusko Jaurlaritzaren menpeko eskola kolonia bihurtu zuten, eta bi urtean 8-14 urteko 800 bat haur igaro ziren bertatik. Haurrekin 80 bat heldu ere iritsi ziren:... [+]
Kabaretak, parrandak, emakume biluziak dantzan, kokaina, heroina eta morfina salgai farmazietan... Pelikula bateko eszena dirudi, baina Donostiaz ari gara. Orain 100 urte baino gehiago, aristokratentzat eta burgesentzat festa latzak izaten ziren hiriko kabaretetan. 1917an,... [+]