Olivier Dugrip Bordeleko Akademiako errektoreak ikasturte hasieratik egunero eskuz idatzitako gutuna jaso du. Baionako Bernat Etxepare lizeoko 200 ikasleek bidali dizkiote. Baxoa euskaraz egitea eskatu dute. Dugripek erantzun egin die, esanez hark ez duela horretan eskumenik, Frantziako Estatuko Hezkunde Ministerioak baizik. Ikasleek eskutitzak idazten segiko dute, eta egunero Vincent Peillon Hezkunde ministroari bidaliko diote bat.
Datorren udaberrian, Seaskako 60 ikaslek egin beharko dute baxoa frantsesez.