Orain hogei urte inguru ez zen gure eguzki sistematik kanpoko planetarik ezagutzen. Udazken honetan, berriz, 1000. exoplaneta ezagutu dugula diote ikerlariek. Ofizialki, Michel Mayor eta Didier Quelozek aurkitu zuten lehen exoplaneta: 51 Peg b.
Baina oraindik, planetak atzemateko modu nagusia so egitea da. Hain zuzen ere, izar baten argitasuna periodikoki aldatzen bada, horrek adierazten du haren eta gure artean zerbait dagoela. Hala ere, metodo horrek nahasi egiten ditu benetako planetak direnak eta beste motetako “orbanak”. Ziurrenik, planetatzat jo diren asko beste zerbait direla jakingo dugu datozen urteetan.
Hutsak huts, ziur gaude gehiago izango direla aurkitutako planetak zerrendatik ezabatutakoak baino. Beraz, gero eta hurbilago gaude Lurraren antzeko planeta bat topatzetik.