Fagor erori da, baina ez kooperatibismoa

Fagor Etxetresnak jadanik bere hartzekodunen esku dago, eta seguruenik likidatu egingo dute. Horrek esan nahi du milaka lanpostu zuzen eta zeharkako galduko direla, eskualdea pobretuko dela eta aurreztaile txikiek egindako ekarpen milioidunek ere balioa galduko dutela.

Egoera hau aztertzerakoan, oinarrizkoenari heldu behar zaio. Fagor Etxetresnakek ezin izan du aurrera egin finantzazio faltagatik. Negozioaren zati bat salbatu zitekeen, 800 milioi euroko zorra duen enpresa batentzat finantzaziorik balego. Finantza erakundeek (BBK, BBVA, Santander, Laboral Kutxa eta Lagun Aro) beren arrazoiak izan dituzte Fagor ez salbatzeko. Administrazioek, nahiago izan zuten banku ustelen erreskate milioidunak egin, euskal industria ehunaren parte den enpresa bat erreskatatzea baino. Mondragon Taldeak gainerako kooperatiben ardura du, eta seguruenik, kanpoko finantzazio faltagatik ez dio laguntzarik eskaini hondoa jo duen kooperatibari.

Fagor erori da, baina horrek ez du esan nahi kooperatibismoa ere erori denik. Ez da Mondragonen erorketa; errentagarriak diren sozietate ugari barneratzen ditu eta hamarnaka mila langile enplegatzen ditu, munduan erreferentzia izateraino. Ez da eta ezin du izan kooperatibismoaren erorketa. Kooperatibismoaren baloreak defendatu behar dira kapitalismo basatiaren olatutik. Hain justu, marrazo industrialen kontrako borrokan, Fagorrek agian ahaztu ditu bere erroak eta enpresa kapitalista moduan jardun du. Horregatik kudeaketa erantzukizunak argitu behar dira Fagorren eta Mondragonen. Eta aurrera begiratu, egoera bideratuz, langabezia arinduz, enplegu berriak sortuz… Baina batez ere, euskal kooperatibismoaren elkartasun baloreei eutsi behar zaie, olatu kapitalistak harrapa ez gaitzan.


Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude