Klik!

  • Usabal jendez gainezka. Gozoa da kanturako, bertsolaria bere lekua aurkitzeko tenorean jartzen du. Dena dela, guztia ez da lekua, momentuak ere badu garrantzia: eta hau finalaurrekoa zen. Saioa hasi aurretxoan sartu nintzen barrura, eta oholtzaren alde batera aurkitu eserlekua. Plaza osoaren perspektiba aurrean, tentsioa nabarmena zen. Baina bertsolariak lan puntuagarriekin hasi ahala lasaitu zen giroa; sanotu, esango nuke.

Gari Garaialde ! Bertsozale Elkartea

2013ko azaroaren 9an, Gernikan. Bertsolariak: Amets Arzallus (717); Jokin Uranga (657,5); Jone Uria (653); Jon Martin (640,5); Julio Soto (639,5); Nerea Elustondo (633,5).

Gure alabak, oherakoan, afizio latza du buru ondoan geratzen zaion argiarekin piztu-itzalian ibiltzeko. Tolosako saioan gozatu ederra hartuko zukeen.

Ofiziotako ariketan, interruptorea klik-klik. Bertso oso onak entzun genituen, baina ariketa osorik entzun gabe geratu ginela iruditzen zait. Oraintxe argia piztu, oraintxe itzali. Azpimarragarria zortziko handian Igor Elortzak egin zuen lana. Mantxik ez zion bidea gehiegi erraztu elkarrizketarako, nire iritziz, baina Igorrek putzu agorretik ura atera zuen. Aurten txapelketan entzun dudan ofiziotako lanik onena urruti gabe izango zen.

Bestalde, parentesia irekiz, Unai Iturriagaren zortziko handiko lanak niri ere argia piztu zidan. Epai-irizpideetan 3.4 puntuak dio: Etena doinuaren arabera egin behar da. Batzuetan nahitaezkoa izango den bezala, zenbait doinutan ez da beharrezkoa izango. Unaik eten asko utzi zituen hankaz gora. Epai-irizpideen arabera zilegi dena, portzierto. Baina nago, etenik behar ez duen doinua aukeratzen duenak erraztasun tekniko bat eskaintzen dionez bere buruari, hau ere baloratzen al dute epaileek? Alegia, abiapuntu diferentetatik hasten direla bertsolariak. Tira, beste klik bat eta gatozen saio-saiora.

Zortziko txikiko ariketetan beste fenomeno bitxi bat. Etxahun Lekuek Igorrekin egindako ofizioan, azken honek aurretik Mantxirekin egindakoaren erreferentzia erabili zuen. Erabili eta nola. Gauza bera egin zuen Jexux Mari Irazuk Iturriagarekin, oso ondo baliatuta. Mantxik ere bai, Amaia Agirrerekin, baina ez zuen bete-betean asmatu. Badirudi, saioan erreferentziak sartzea baloratzen ari ote diren. Zortziko txikian erreferentzia-epidemiatxo bat bizi izan genuen. Ondo dago; baina, argi, gauza guztiak bere neurrian.
Puntu erantzunetan denetarik. Puntuak eurak, aurreko egunean Gernikan baino hobeak, dena esanda.

Seiko motzean ere fin bertsolari guztiak. Mantxi eta Irazurena gustatu zitzaidan, aitona-biloben paperetik errealismoz heldu baitzioten gaiari, errazagoak ziruditen potolokeriatan erori gabe.

Eta azkenik, kartzelan bakarka. Guztiak ere ondo. Gaiak zioen: "korridoreko argia itzalita lokartzeak beldurra ematen dizu". Atzo zenbaitek aurrera begirako pasilloa luzatu du majo, eta iluntasuna espero zuen tokian argia aurkitu. Besteren batzuk oraindik interruptorea non den bilaka jarraitu beharko dute.

Sailkapen nagusia

24tik 18 pasako dira finalaurrekoetako bigarren itzulira

1. Igor Elortza: 722
2. Amets Arzallus: 717
3. Iñigo Mantzizidor Mantxi: 667,5
4. Jokin Uranga: 657,5
5. Jone Uria: 653
6. Etxahun Lekue: 649
7. Unai Iturriaga: 649
8. Jon Martin: 640,5
9. Julio Soto: 639,5
10. Jexux Mari Irazu: 638,5
11. Amaia Agirre: 638
12. Nerea Elustondo: 633,5


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude