argia.eus
INPRIMATU
Sandy urakanaren lehen urteurrena New Yorken

2013ko azaroaren 06a

2012ko urriaren amaieran Sandy urakanak bete-betean jo zuen New York. 45.000 milioi euroko txikizioak eta 210 hildako, horiexek hondamendiak utzitako  kopuruak. Hiriko biztanleek kezka ugari dute orduz geroztik. Batetik, eraikin publiko batzuk berritu beharra dago, South Ferry metro geltoki eredugarria esaterako; 500 milioi euroko kostua izan zuen eta, txikituta geratu zenez, beste hainbeste behar izango dira berritzeko.

Bestalde, Sandyren eraginez urak hartutako altuera inoizko garaiena izan zenez, gero eta biztanle gehiagok erabaki dute Manhattaneko lurrak uztea.