Hamar urte pasatu dira Zaharregia, Txikiegia agian proiektua New Yorken estreinatu zenetik, 2003an izan zen. Oraingo honetan, Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal eta Mikel Valverde berriro elkartu dira, Jainko Txiki eta Jostalari hura sentikaria tarteko. Urriaren 3an egin zuten aurre-estreinaldia, Ondarroako Marabilli Jaialdian, eta laster izango da kalean Elkar disketxeak argitaratutako disko liburua. Halaxe azaldu digu Kirmen Uribek: “Joxan Lizarribar Berriako presidente ohia hilzorian zela, Mikel Urdangarinekin elkartu nintzen eta Joxanen omenez zerbait egitea erabaki genuen; hura gure lehendabiziko emanaldian izan baitzen New Yorken, eta gure lehenengo jarraitzaile sutsua izan zelako, lehenengoa eta beharbada handiena”. Sentikari berri honek New Yorkera eramango ditu berriro euskal sortzaileok, azaroaren 18an. Urtarrilaren 25ean, berriz, Donostian ikusi ahal izango ditugu.

Zenbait galdera luzatu dizkiogu Kirmen Uriberi:

Nolakoak dira Jainko Txiki eta Jostalari hura sentikaria eta disko liburua?

Zortzi kanta eta lau poema errezitatu bildu ditugu disko liburuan. Testu guztiak nireak dira eta kanta gehienak Mikel Urdangarinenak. Rafa Ruedak hiru abesti egin ditu. Testuen gainean egin dituzte musika eta kantak, eta doinu batzuk ere sortu dituzte, zenbait poema irakurtzeko. Urdangarinen kasuan, lehenengo aldia du lan molde honetan, normalean musika aurretik egiten duelako, eta gero letra.

Prozesu ederra izan da, asko hitz egin dugu geure artean eta hori nabaria da diskoan.

Zertaz hitz egiten dute kantek?

Testuetan denetarik dago, bada bertso librea, baina baita bertso idatziak ere, koplak… Kolore handiko testuak dira, oso desberdinak euren artean eta baita kantak ere, oso molde ezbedinekoak. Rock-folk eremuan murgildu gara. Badu puntu tradizional edo folkia, baina oso disko modernoa da.

Poema eta abestiaren arteko lerroa mehea izango da...

Denak dira poemak. Kontua da, poema guztiak ezin direla abesti bihurtu, abestiak neurri jakin bat izaten du, melodian egokiago sartzeko. Bestetik, bertso librean idatzitako poemek beren erritmoa daukate, beren musika, eta hori oso interesgarria da, guk egin duguna hori izan da, poemen erritmo hori indartu musikaren laguntzaz. Diskoa entzuten duenak ez du nabarituko jauzirik poema errezitatuaren eta abestien artean. Azkar sartzen da diskoa, entzun erraza da.

Eta interpreteen araberako desberdintasunik badago?

Talde bat gara. Hiru ahots entzuten dira diskoan, Mikel Urdangarinena, Rafa Ruedarena eta nirea. Horrek kolorea eta aniztasuna ematen dio diskoari, baina talde baten moduan funtzionatu dugu diskoa egiteko orduan. Talde osoak egin du lan, eta horrek batasuna eman dio, eta kolore bat. Uste dut entzuleak eskertuko duela diskoa koloretsua izatea. Ildoa testuen haritik doa eta nabaria da bakar batek idatzi dituela denak. Rafaren gitarra elektrikoa, Mikelen akustikoa eta Bingenen bibolina abesti eta poema guztietan daude, eta horrek batasuna ematen dio. Niretzat oparia da disko hau, halako musikariak prest eta ondoan izan ditudalako.

Musikak hitzen menpe egon behar du?

Ez zait iruditzen, ondo josiak egon behar dira. Sentikari honen hitzek garrantzi handia daukate, oso testu landuak dira, eta hitzak oso presente daude kanta batzuetan, baina nusika eta hitza maila berean daudela esango nuke.

Zergatik da hain estua musika eta literaturaren arteko harremana?

Musika eta literatura leku beretik datozelako, dena delako sormena. Hitza ere soinuz eginda dago,
hitzak edukidun soinuak dira, nolabait esateko.


ASTEKARIA
2013ko azaroaren 10a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Jaioberrien orpo-proban gaitz gehiago aztertzera behartuko du Osakidetza Espainiako Gobernuak

Jaurlaritzari koloreak atera dizkio Espainiako Gobernuak: Osakidetzak iragarri berri duenean jaioberriei egiten zaien orpo-proban hamalau gaitz antzeman ahalko direla aurrerantzean, gutxienez 22 gaitz behatu beharko ditu, Madrilen aginduz. Nafarroak dagoeneko 30 gaixotasunen... [+]


2024-04-24 | Juan Aldaz Arregi
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Eguneraketa berriak daude