Idazleen idazteko aholkuak

  • Aiztoa eta Arkatza 

    Irati Jimenez

    Txalaparta, 2013

Idazlea izan nahi zenuke eta ez dakizu nondik nora jo? Idazle izanagatik ere, ez duzu artean estilo aproposa aurkitu, eta baduzu zer hobetu, zer ikasi, zer imitatu? Jakin-min handiko irakurlea zara beharbada, idatzi asmorik ez baina autore ospetsuek ofizioan jarduteko ardatzak (eta maniak) ezagutu nahiko lituzkeena...

Kasuotako bat baldin bada zurea, eskuartean beharko zenuke Aiztoa eta arkatza. Idazteari buruzko idazleen aholkuak (autolaguntza gida). Irati Jimenezek batu eta itzulitako testuak aurkituko dituzu bertan, Antton Olariagaren ilustrazio beti ederrez osatuak.

John Steinbeck, Margaret Atwood, Henry Miller, Ernest Hemingway, Stephen King edota Gabriel García Márquezen gogoetak datoz, eskema bertsuari jarraituz: lehendabizi egileari buruzko datu biografiko esanguratsuenak, eta ondotik idazketari buruzko zenbait gomendio, sarritan dekalogoan. Denetarik aurki daiteke orriotan, ohar zentzuzkoak, komentario sinestezinak, aipamen barregarriak eta perla ugari. Bat esaten hasita, Harkaitz Canok berak hitzaurrean hautatutako bera: “Literaturan ezer ez dago idatzita”.

Idazkuntzatik harago, liburu hau noranahikoa eta edonorentzakoa dela dio Canok, “lanerako eta bizitzeko jarreraz ari delako. Idazteko estiloaz eta bizitza estiloaz. Literaturaz eta krimenaz. Banitateaz eta inbidiaz. Zeure bizitza hobeto kontatzen ikasteaz”.

Pena da euskal autorerik ez dela ageri.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude