Garai garratzak

  • Kantu eta olerkiak

    Eñaut Etxamendi

    Maiatz, 2013

Garai gozoak ere bai. Lucien Etxezaharretak, aitzin solasean, ospatu egiten du bizitzaren aurpegi bikoitza. Izan Etxamendiren abesti-letrak, izan prosa zein olerkia, “dena poesia dela bere obran argi da: poesiaren hatsak, hobeki erran haizeak betetzen du, eta poesia kantu zela hasieratik azpimarratzen da edonon”. Liburuak badauka epilogo bat, aski interesgarria, abesti eta poema bakoitza kokatzen laguntzen diguna historiaren eta idazlearen biografiaren argitan. Gehitu dira esku izkribu batzuk ere, bere “idazkera eder eta biziaren dastatzeko”. Azkenik, diskoa dator liburuarekin. Oilo-larrua jartzeko moduko antologia bat, Etxamendi eta Larralderena (Elkar, 1998).

Bere herriaren minberatasunaz, desagertze arriskuaz, apurketa ezinbestekoaz jabetu zirenen urgentzia lirikoa ageri da Ezterenzubiko laborari sentiberari Maiatzek eskaini dion seigarren liburuki honetan. Bihotzera iritsi zaizkigu beste behin Auroraren egilearen primaderak, nafarroi oraindik iritsi ez zaizkigunak. Magikoak dira hitzetako asko, 2012an joan zitzaigun Etxamendiren herrikide, izenkide eta kintoa izan zen aipatutako Eñaut Larralderekin kantatuak. Carrero Blancoren hilketa aringarriaren inguruan egindako “Yup la la!” himno bihurtu zen, esate baterako. Beraz, pentsa dezake batek baino gehiagok, Etxamendirena musika eta literatura bezainbeste izan zen soziologia fenomenoa. Eta egia da, bulkada eman baitzion belaunaldi hark iraultzari, berrogeita hamargarren hamarkadako gure beat formalak ziren, apurka-apurka iratzarri zirenak hegoaldeko derrotatik eta iparraldeko anestesiatik.

Dena dela, liburu hau eskuetan ohartuko da irakurlea lozorroan zegoen diskurtso bati egokitu zitzaiola tonu bat, erromantikoa oso, apaindura gutxikoa baina ederra, serioa baina bitalista. Itxaro Bordak aipatzen duen zinezko poesia kantatua aurkituko duzu liburu honetan, minbera, malenkoniatsua, uneka epikoa: “Gure gudarien auzia/ Munduan dagon argia/ Orhoitzpenez josia/ Dezute Euskal jendia/ Euskal jende guzia eta/ Zarete gure guardia”. Poeta adoretu horrek berorrek Euskal Herriari kantatzen dio modu barnekoiagoan, oinaze politikoa eta pertsonala nahasian: “Orbaizetako menditan geroztikan banabil amentsetan”. Amets bat da, izan ere, Etxamendirena, oraindik iratzarri ez dena, gizakiena eta naturarena. Mundua kantuz aldatu daitekeela uste dutenen argitasuna dauka, eta baita deskripziorako eta sustraitutako lirikarako joera. Konbinazio horretatik jaio dira hitz hauek guztiak, bihotzean min antzeko bat ematen dutenak.


ASTEKARIA
2013ko azaroaren 10a
Azoka
Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude