Parot doktrina deuseztatu ondoren ezker abertzalearen jarrera adimentsua izan da. Lehen Estatuak gehiegikeriak egiten zituen, eta ETAk ekintza injustuak egiten zituen berriz ere. Gurpil zoroan geunden. Orain ez dago hori. Egurra ematen duenak –Estatuak orain– defentsarik gabeko corpus sozial bat aurrean baldin badu, corpus hori azkenean kontra bihurtuko zaio. Dagoen sufrimendua izanda, legeak muga dauka. Orduan beharrezko da prozesu bat sortzea bestea mugiarazteko, eta ezin baduzu sortu, gutxienez, baldintzak sortu behar dituzu zure esparruan. Ezker abertzalea horretan ari da. Zoritxarrez, joera hegeliarrak oso hedatu dira, pragmatikoagoak izaten ikasi behar dugu. Lehenbailehen eta adimenez jokatzea hobe.