argia.eus
INPRIMATU
Estrasburgoko auziaren erabakiaz
Mikel Asurmendi @masurmendi 0000ko ren 00a

Erabakia oso ona da. Estrasburgok –giza eskubideen sistemak orobat– gutxieneko eskubide batzuk baino ez ditu kontuan edukitzen. Estrasburgok arrazoia ematen ez badizu ere, horrek ez du esan nahi arrazoirik ez duzula. Alegia, giza eskubideen estandarra gutxieneko sostengurik gabe gera daiteke. Kasu honetan Estrasburgoko auzitegia minimo horietara heldu da. Handitu du babes estandarra. Argiago esateko, orain arte  Estrasburgotik delituak eta zigorrak nola definitzen diren kontrolatzen zen asko, baina soilik legeari dagokionez. Aldiz, gutxiago begiratzen zitzaion behin kartzela barruan gertatzen zenaren inguruan. Epai honen bitartez, ez da bakarrik kodean dagoena kontrolatuko, baizik eta kodea aplikatzen denean, pertsona kartzelan dagoenean, egiten diren espetxe politikari buruzko esku-hartzea izango da. Erabakiak bermeak ezarri ditu espetxe barruan, ez da formaltasunetan geratu, iraganean geratzen zen legez.