"Oñatz" teatro taldeko partaideei elkarrizketa
"OÑATZ" taldekoekin izketan
Gazteak dituzu. Teatro-talde bat osatu zuten eta lanean diardute. Urte batean toki askotara atera dira. Nortzuk?: Oñatiko «ONATZ» taldekoak, alegia.
–Zergatik asi ziñaten antzarkia egiten?
"OÑATZ" gaztediaren klub bat duzu. Ta klub hortako kultura salilekoak zeozer egin behar genduala ta, beste gauza batzuen artean, teatroari eldu genion. Beraz, gure asmoa herriari bere hizkuntzan kultura apur bat ematea izan da.
~Errez arkitu al zenduten lanerako prest zegon jandea?
–Egia esan, guk uste baino errerago. Oñati'k beti izan du fama txarra kultura eta euskal gaietan. Baina herri eskasenetan ere, zarbait egin ditekela ikusi dugu. Izan ere, gogoa eduki ezkero, antzerki-talde bat eratzeko ez dago eragozpen aundirik.
«Oñatztarren» ustez, gaur egun antzerki alde bat itxuran ibilli diteke, zorrik gabe beinipein, herriak, gehienetan ondo erantzuten bai-du. Erderazko taldeak, herrietan beintzat, eragozpen gehiago dituzte; kanpora irtetzeko aukerarik ez dute izaten ta. Horrek esan nahi du, jendea euskeraz delako joaten dela teatroa ikustera (orainarte beintzat), Izan ere, orain pubilkoa eskatzen ari da pixkanaka eta ez du nolanahiko antzerkirik onhartzen.
–Ta zuek, zergatik egiten duzute teatroa, euskeraz delako edo antzerkia egiteaga tik?
–Ez da erreza erantzutea. Bainan gure ustez, arrazoi biagatik. Hasieran, behar bada, euskeraz zelako ekin genion (batzuk beintzat); bainan euskerazkoa izate utsarekin ezer gutxi dago. Teatroak herriari zeozer erakutsi behar dio. Eta erderaz egitea beharrezkoa egokitzen ba da, erderaz egin behar dela uste dugu.
–Inungo laguntzarik Izaten al duzute?
"OÑATZ" klub'koak geranez, hotik laguntza apur bat izan dugu. Bestalde, kanpora atera izan geranean, bertako taldeak edo elkarteak gehienetan jator jokatu dira gure saioak antolatzen. Propaganda ere herriko lantegi batek pagatu izan digu. Gehien bat, ordea, geu moldatu izan gera; ez duzu negozio aundirik egingo, bainan zorrik gabe ibllli liteke.
–Gure teatroren etorkizuna nola ikusten duzute?
–Orainarte talde bakoitza bere aldetik zebillen, ahal zuana egiten. Orain ere bai, bainan ez hainbeste. Antzerki federazio bat sortu da federazio hau Euskal Herriko talde gehienaz osatuta dago eta orain alkarrekin artueman gehiago ditugu. Beraz, denon artean leben baino gehixeago egingo dugulakoan gaude.
"OÑATZ" taldekoak aurten zortzi tokitan antzeztu dute. Talde berri bat izateko ez dago gaizki. Ia datorren urtean marka hori austen duzuten. Jarrai aurrera!
E. J.
8
GaiezKulturaAntzerkiaTaldeakOÑATZ